Moduluak (Kudeatzailea)

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )


Kokapena: Gunearen kudeaketa >> Moduluak >> Jarduerak >> Jarduerak kudeatu

Jarduerak kudeatzeko orriak aukera ematen dio kudeatzaileari Moodle-ren jarduera-moduluak gune osoan kudeatzeko. Modulu estandarrak eta guneko kudeatzaileak gaineratu behar izan dituen modulu ezestandarrak sartzen dira hauetan.

Jarduera-kopurua

Jarduerak zutabeak zure Moodle gunean modulu bakoitzeko zenbat jarduera dauden zerrendatzen du. Zenbaki bati sakatuta, jarduera hori duen ikastaroen zerrenda agertuko da.

Modulu bat ezkutatu

Ezkutatu/Erakutsi zutabeak aukeratutako moduluak ezkutatzeko aukera ematen du, eta ondorioz ez da agertuko inongo ikastarotako "Gehitu jarduera" zabaltzen den menuan eta ezin izango da inongo ikastarotan erabili. Modulu bat ezkutatzeko, sakatu begiaren ikonoari eta itxita agertuko da.

Hainbat arrazoirengatik, berez daude ezkutatuta hainbat modulu. Adibidez, Ariketa eta Egunkaria modulu zaharrak dira, aspaldi honetan mantenu handirik ez dutenak, baina arrazoi historikoengatik Moodle-n mantentzen direnak.

Modulua ezabatu

Foroak modulua alde batera utzita, edozein modulu ezabada daiteke Ezabatu zutabeko esteka erabilita. Ez dago arrazoirik modulu estandarrak ezabatzeko, hala ere modulu ez estandarrak ezabatu beharra dago eguneratu aurretik.

Oharra: Modulu bat erabat ezabatzeko, jardueren kudeaketa orritik ezabatzeaz gain, moduluaren direktorioa ezabatu/kendu egin beharko duzu moodle/mod direktoriotik; bestela, kudeaketa-orria bisitatzen duzun hurrengo aldian Moodle-k berriz instalatuko du.

Moduluen ezarpenak

Many of the modules have additional settings, which can be accessed via the links in the settings column.

Moduluak instalatu

  1. Moduluaren zip fitxategia moodle/mod direktoriora igo eta bertan deskonprimitu.
  2. Behar-beharrezkoa ez bada ere, komeni da ingeles paketearen eta zure hizkuntzaren paketearen azken fitxategia lortzea. Ingelesezko fitxategia zuremoodle/lang/en_utf8 direktorioan jarri eta zure hizkuntzari dagokiona zuremoodle/moodledata/lang/zure_hizkuntza direktorioan.
  3. Modulu batzuek hizkuntza-fitxategiak dakartzate eta beraz, hor utzi eta Moodle-k automatikoki aurkituko ditu.
  4. Moodle-ren kudeaketa-orria (zuremoodle/admin/index.php) bisitatu behar duzu instalazioa amaitzeko.


Moduluak ezabatu

Modulua ezabazteko, moduluaren izenaren alboan dagoen Delete botoiari sakatu. Ondoren, fitxategien kudeatzailea erabilita, moduluaren direktorioa ezabatu behar duzu (zuremoodle/mod direktorioan); betela, kudeaketa-orria bisitatzen duzun hurrengo aldian Moodle-k berriz instalatuko du.


Moduluen ezarpenak