Laguntza:Orriak editatu

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak) (Orriak editatu izenburua Laguntza:Orriak editatu-(e)k ordezkatu du.)(r)en berrikusketa, ordua: 15:10, 9 Urria 2008
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )

Hasi aurreko oharra

Jarraian datozen wiki-lengoaiari buruzko oharrak Wikipedia Euskaraz gunetik lapurtu ditugu, hemendik, hain zuzen. Eskerrak eman nahi dizkiegu horregatik.

Wiki-lengoaia ikasteko tutorial osoa hemen duzue.

Edizioa

Wiki orri bakoitzak "edizio" botoia du goiko aldean (edit). Hor sakatuta, ikusten ari zaren orria editatzeko modua izango duzu.

Mesedez, saia zaitez probak egiteko gunean.

Ia formateo osoa wiki-etiketei esker egiten da eta horrela ez duzu HTML lengoaia zertan ikasi.

Hemen aurkituko duzu oinarrizko wiki-sintaxia; nola egin letra etzanak, lodiak... Artikuluari itxura egokia ematerakoan behar duzun editatzeko laguntza, hain zuzen. Mesedez irakurri orri hau artikuluetan aldaketak egin baino lehen, oinarri-oinarrizkoa baita. Aldatzeko kutxaren gainean dauden botoiak edizioa errazteko dira eta hemen azaltzen den wiki-sintaxia sortzeko oso erabilgarriak dira. Badago beste tresna informatiko bat ere editatzeko hemen Firefox eta Mozilla arakatzaileentzat.

Atalak (goiburukoak) eta aurkibidea

Artikulu batzuk, batez ere luzeak direnak, ataletan antolatzen dira, atal bakoitza bere goiburukoarekin (adibidez herrialde-artikuluetan historia, geografia, ekonomia, etab.). Hiru atal (edo gehiago) dituzten artikuluetan TOC (Table of contents = aurkibidea) automatikoki agertzen da. Goiburukoen mailak desberdindu daitezke, horrela atal bakoitza beste azpiatal batzuetan mailakatu dezakegu. Maila aldatzeko, berdin ikurren (=) kopurua aldatu behar duzu, zenbat eta = gehiago, are baxuago izango da goiburukoaren maila.

Idazten duzuna (aldatzeko kutxan) Ikusten duzuna (gorde eta gero) Aurkibidearen itxura (TOC)
== Maila (2) ==
=== Maila (3) ===
==== Maila (4) ====
== Maila (2) ==

Maila (1)


Maila (2)


Maila (3)

Maila (4)

Maila (1)


Maila (2)


1. Maila (1)
    1.1. Maila (2)
        1.1.1. Maila (3)
             1.1.1.1. Maila (4)
2. Maila (1)
    2.1. Maila (2)

Oharrak:

  • 1. mailako goiburukoak ez dira erabiltzen.
  • 2. mailako goiburuko bat sartzeko Headline icon.png botoia sakatu dezakezu (edo eskuz idatzi), emaitza berdina izango da.
  • Ikusi duzun bezala, TOC-ean, goiburukoak zenbakituta daude, beraz zenbakiak idaztea ez da beharrezkoa. Goiburukoak zenbakitzeko ireki zure hobespenetan Bestelakoak izeneko fitxa eta Goiburukoak zenbakitu aukeratu.

Atalak erabiltzen dituzunean, beste lankideek atal bakarra aldatzeko aukera dute eta horrela ez dute orrialde osoa aldatzeko aukeratu behar. Atal bakoitzean [aldatu] bezalako lotura txiki bat agertzen da eskuinaldean, bertan klikatuz atal horri dagokion edizio-lehioa irekiko da.

Nahi baduzu, edo beharrezkoa iruditzen bazaizu, apropos aurkibidea agertarazi dezakezu. Lehenik, automatiko TOC eskutatu behar duzu (ez bada azaltzen ez duzu ezer egin behar) __NOTOC__ idatziz edizio-lehioan.

Agian aurkibidea leku zehatz batetan ipini nahi duzu. Hala egiteko idatzi __TOC__ leku horretan; bestela, aurkibidea lehen goiburukoa baino lehen agertuko da.

Paragrafoak

Idazten duzuna Ikusten duzuna
Paragrafo berri bat hasteko, lerroen artean

hutsunea utzi behar da.

Lerroen arteko hutsunea behartzeko<br> idatzi

Paragrafo berri bat hasteko, lerroen artean

hutsunea utzi behar da.

Lerroen arteko hutsunea behartzeko
<br> idatzi

Paragrafoaren koska

:Koska bakuna
::Koska bikoitza

Paragrafoaren koska:
Koska bakuna
Koska bikoitza
Zerrendak eta eskemak:

*Lehen mailakoak
**Bigarren mailakoak

Zerrendak eta eskemak:
  • Lehen mailakoak
    • Bigarren mailakoak
Zenbatutako zerrendak:

#Lehen maila
##Bigarren maila
##Bigarren maila berriro
#Lehen maila berriro

#Lerroen artean hutsunea uztean

#zenbaketa berriro hasten du

Zenbatutako zerrendak:
  1. Lehen maila
    1. Bigarren maila
    2. Bigarren maila berriro
  2. Lehen maila berriro
  1. Lerroen artean hutsunea uztean
  1. zenbaketa berriro hasten du

;Puntu eta komaz eta bi puntuz : definizio bat sar dezakezu

Puntu eta komaz eta bi puntuz
definizio bat sar dezakezu
Lau marra idatzi

----
lerro bat tartekatzeko (*)

Edo H-line icon.png botoia sakatu.

Lau marra idatzi

lerro bat tartekatzeko (*)

(*)Hobe duzu ez erabiltzea, batzuetan, atalak editatzerakoan, arazoak egoten direlako.

Testuaren itxura

Idazten duzuna Ikusten duzuna
''Letra etzanaz'', (Italic icon.png botoia) Letra etzanaz
'''Letra lodiz''', (Bold icon.png botoia) Letra lodiz
'''''Letra etzanaz eta lodiz''''' Letra etzanaz eta lodiz
Azpi-<sub>indize</sub> eta goi-<sup>indize</sup> Azpi-indize eta goi-indize
Letraren tamaina <small>txikitu</small> dezakezu Letraren tamaina txikitu dezakezu
Konponduta dagoena <s>marra</s> eta garrantzitsua dena <u>azpimarra</u> ditzakezu (eztabaidatzeko orrietan adibidez) Konponduta dagoena marra eta garrantzitsua dena azpimarra ditzakezu (eztabaidatzeko orrietan adibidez)
Beharrezkoa bada <!-- erakutsiko ez diren --> azalpenak idatz ditzakezu Beharrezkoa bada azalpenak idatz ditzakezu

Estekak

Barne loturak

Artikulu bat aldatzen ari zarela, bat batean hitz interesgarri bat ikusten duzu eta horrekin beste artikulu bat lotu edo sortu nahi duzu. Ba hori oso erraz egin zenezake, gehitu bi kortxete ([[ ]]) hitzari alde bakoitzean eta listo, adibide honetan bezala:

[[artikuluaren izenburua]]

Emaitza berdina da aldaketak egiteko kutxan duzun Internal link icon.png irudia sakatuz; hobe testu bat aukeratuta duzunean.

Batzuetan, ordea, artikuluaren izenburua ez da testurako egokia. Horretarako, nahikoa da barra-bertikala (|) erabiltzea eta ondoren testuan azaltzea nahi duzuna idaztea:

[[artikuluaren izenburua|testuan azaltzea nahi duzuna]]

Hau dena probak egiteko gunean egiazta dezakezu. MediaWikik segituan antzematen du izenburu hori duen orririk existitzen ote den edo ez. Ez bada existitzen lotura kolore gorriarekin ikusiko duzu; horregatik deitzen dira lotura gorriak (hau dena barne loturetan).

Orri barruko loturak

Atal jakin bateko goiburura lotzeko ikur hau idatzi behar duzu atalaren goiburukoaren aurretik:

[[#atalaren goiburukoa]]

Adibidez, #Kanpo loturak (klikatu lasai, ez darama beste orri batera) loturak orri honetako izen bereko atalera darama. Ikus dezakezunez, # seinua agerian dago; ezkutatzeko horrela idatzi beharko duzu:

[[#atalaren goiburukoa|atalaren goiburukoa (edo nahi duzuna)]]

Beraz, Kanpo loturak adibidea horrela geratuko litzateke.

Atala beste orri batean badago, orriaren izenburua gaineratu behar duzu:

[[orriaren titulua#atalaren goiburukoa]]

Kanpo loturak

Wikiak segituan detektatzen du http://-tik hasten diren kanpo loturak. Adibidez, http://www.gnu.org idatzi eta http://www.gnu.org lotura sortzen da.

Lotura berdina, kortxete bat ([ ]) erabiliz, alde bakoitzean, ere sor genezake, barruan web orriaren helbidea eta loturaren titulua idatziz, hutsune batekin banandurik. GNUren orrialde nagusia adibide zera eginez lortu dugu:

[http://www.gnu.org GNUren orrialde nagusia]

External link icon.png irudian sakatuz emaitza berdina da. Kanpo loturaren izena idatzi ezik; hau da, kortxeteak jarriz webguneari, [http://www.gnu.org], emaitza hau da: [1]. Orri berdinean zenbat eta lotura gehiago egin horrela, zenbakiak ere altuagoak izango dira: [2], [3], [4]...

Lotura bakoitzaren bukaeran azaltzen den gezitxoa ere kendu daiteke. Hau gehitu behar zaio loturari aurrean eta atzean:

<span class="plainlinks"> http://www.gnu.org </span>