Kalifikazioen hobespenak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Moodle 1.9

Kokapena: "Nire hobespenak" pestainan kalifikatzailearen txostenean

Kalifikazioen hobespenak

Kalifikazioen hobespenak orriak aukerak eskaintzen dizkio irakasleari kalifikatzailearen txostena erakusteko modua aukeratzeko.


Ezarpen orokorrak

Agregazioa ikusi

Hauek dira aukerak:

  • Berezko txostena (kudetzaileak ezarritako guneko ikastaro guztietarako)
  • Osoa ikusi - kalifikazio guztiak eta guztirakoak erakusten dira
  • Agregatutakoak baino ez - kategoria eta ikastaroko guztirakoak baino ez dira erakusten
  • Kalifikazioak baino ez

Agregazioa ikusi kalifikatzailearen txostenetik ere kontrola daiteke ikastaroaren izenburuaren atzean dauden -, + edo o botoitxuak.

Kalifikazio azkarra

Honekin kalifikatzailearen txostenean kalifikazio bakoitzerako editatzeko moduko laukitxoa agertuko da eta bertan aldatu ahal izango duzu azkar asko hainbat ikasleren kalifikazioa.

Feedback azkarra

Aurrekoa bezalaxe, baina ezarritako feedback-erako.

Ikasleak orriko

Honek zehazten du zenbat ikasle agertuko den orriko kalifikatzailearen txotenean. Hutsik utziz gero, guneko berezko balorea erabiliko da (kudeatzaileak ezarritakoa).

Agregazioaren kokapena

Agregazioaren kokapenaren ezarpenak erakusteko (eta beste ezarpen aurreratu batzuk) sakatu "Erakutsi aurreratuak" botoiari.

Hauek dira aukerak:

  • Berezko txostena (guneko ikastaro guztietarako kudeatzaileak ezarritakoa)
  • Heredatutakoa
  • Lehena - ikastaroan guztira zutabea izango da kalifikatzailearen txostenaren lehen zutabea
  • Azkena - ikastaroan guztira zutabea izango da kalifikatzailearen txostenaren azken zutabea

Aldatu berezko txostena

Kalifikazioen hobespenak orroko goiko eskuin aldean du kudeatzaileak "Txostenaren berezko baloreak aldatu" esteka Kalifikazio-txostenaren ezarpenetarako. Kalifikatzailearen txostenaren ezarpenak hemendik ere eskura daitezke: Kudeaketa> Kalifikazioak> Txostenaren ezarpenak > Kalifikatzailearen txostena.

Ikusi halaber