Kalifikazio-kategoriak: berrikuspenen arteko aldeak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
No edit summary
 
(Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten)
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Kalifikazioak}}
{{Kalifikazioak}}

{{Itzuli gabekoak}}
[[Image:Edit grade category.png|thumb|Kalifikazio-kategoria editatzen]]Kalifikazio-kategoriatan antola daitezke kalifikazioak.  
[[Image:Edit grade category.png|thumb|Kalifikazio-kategoria editatzen]]Kalifikazio-kategoriatan antola daitezke kalifikazioak.  
Kategoria-kalifikazioak batutako kalifikazioa du, bere kalifikazio-elementuekin kalkulatutakoa. Ez dago kategoriak txertatzeko mugarik (kategoria bat beste baten barruan egon daiteke). Baina, kalifikazio-elementu bakoitza kategoria batean bakarrik egon daiteke. Gainera, kalifikazio-elementu eta kategoria guztiak gutxienez baten barruan daude: [[Kategoriak eta elementuak editatu#Top_category|ikastaro-kategoria]].

40. lerroa: 39. lerroa:

*[[Kalifikazio-elementuak]]
*[[Kalifikazio-elementuak]]
*[[Edit categories and items]]
*[[Kategoriak eta elementuak editatu]]
*[[Grade category settings]] - for administrators
*[[Kalifikazio-kategorien ezarpenak]] - kudeatzaileentzat
*[http://www.youtube.com/watch?v=sUslTuZPu6A Video showing the effects of the grade category settings]
*[http://www.youtube.com/watch?v=sUslTuZPu6A Video showing the effects of the grade category settings]
*Using Moodle [http://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=91632 Grade categories and weights 1.8 to 1.9?] forum discussion
*Using Moodle [http://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=91632 Grade categories and weights 1.8 to 1.9?] foroko eztabaida

[[en:Grade_categories]]
[[en:Grade_categories]]
[[fr:Catégories d'évaluation]]
[[fr:Catégories d'évaluation]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 07:39, 3 Uztaila 2008 data duena

Moodle 1.9

Kalifikazio-kategoria editatzen

Kalifikazio-kategoriatan antola daitezke kalifikazioak.

Kategoria-kalifikazioak batutako kalifikazioa du, bere kalifikazio-elementuekin kalkulatutakoa. Ez dago kategoriak txertatzeko mugarik (kategoria bat beste baten barruan egon daiteke). Baina, kalifikazio-elementu bakoitza kategoria batean bakarrik egon daiteke. Gainera, kalifikazio-elementu eta kategoria guztiak gutxienez baten barruan daude: ikastaro-kategoria.

Kalifikazio-kategoria gehitu

Kategoria-kalifikazioa gehitzeko:

  1. Aukeratu "Kategoriak eta elementuak" kalifikazio-liburuan zabaltzen den menuan.
  2. Sakatu "Kategoria gehitu" botoiari orrialdearen beheko aldean.
  3. Eman kategoriari izen esanguratsua.
  4. Aukeratu kategoriaren kalifikaziorako ezarpen egokiak. Ezarpen aurreratuetara joateko sakatu "Erakutsi aurreratuak" botoiari.
  5. Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Kalifikazio-kategoria editatu

Kategoria-kalifikazioa editatzeko:

  1. Aukeratu "Kategoriak eta elementuak" kalifikazio-liburuan zabaltzen den menuan.
  2. Sakatu editatu nahi duzun kategoria-kalifikazioaren ondoko "editatu" ikonoari.
  3. Kategoria-kalifikazioa editatu ondoren, sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Ezarpenak

Batuketa

Begiratu Kategoria-batuketa azalpen zehatzagoa izateko.

Hutsik ez dauden kalifikazioak bakarrik batu

Ez dauden kalifikazioak gutxieneko kalifikazio gisa hartzen dira edo ez dira batuketan sartzen. Adibidez, 0tik 100era kalifikatutako zeregin batean ikasleen erdia bakarrik kalifikatu bada kalifikatu gabeko bidalketatzat hartuko da 0 gisa edo ez da kontuan hartuko.

Garrantzizkoa: Hutsik dagoen kalifikazioa galdutako sarrera da besterik gabe kalifikazio-liburuan, eta hainbat esanahi izan ditzake. Adibidez, oraindik zeregina bidali ez duen partaidea izan daiteke, irakasleak oraindik kalifikatu ez duen zereginaren bidalketa, edo kalifikazio-liburuaren kudeatzaileak eskuz ezabatu duen kalifikazioa. Kontuz, beraz, "hutsik dauden kalifikazioak" interpretatzerakoan.

Batuketan azpikategoriak ere sartu

Batuketa zuzenean azpian daudenekin bakarrik egiten da, baina azpikategoria guztietan kalifikazioak batzea ere posible da batutako beste kalifikazioak alde batera utzita.

Baxuenak baztertu

Hau aukeratuta X kalifikazio baxuenak baztertu egingo dira, X aukera honetarako balorea delarik.

Batuketa ikusi

Kategoria bakoitza hiru eratara erakuts daiteke: Osoa ikusi (batuketaren zutabea eta kalifikazio-elementuen zutabeak), agregatutakoak baino ez, edo kalifikazioak baino ez.

Begiratu halaber