Kalifikazio-kategoriak: berrikuspenen arteko aldeak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
35. lerroa: 35. lerroa:


=== Batuketa ikusi ===
=== Batuketa ikusi ===
Each category can be displayed in three ways: Full mode (aggregated column and grade item columns), the aggregated column only, or the grade items alone.
Kategoria bakoitza hiru eratara erakuts daiteke: Osoa ikusi (batuketaren zutabea eta kalifikazio-elementuen zutabeak), agregatutakoak baino ez, edo kalifikazioak baino ez.


==Begiratu halaber==
==Begiratu halaber==

Noizko berrikusketa: 07:35, 3 Uztaila 2008

Moodle 1.9

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)

Kalifikazio-kategoria editatzen

Kalifikazio-kategoriatan antola daitezke kalifikazioak.

Kategoria-kalifikazioak batutako kalifikazioa du, bere kalifikazio-elementuekin kalkulatutakoa. Ez dago kategoriak txertatzeko mugarik (kategoria bat beste baten barruan egon daiteke). Baina, kalifikazio-elementu bakoitza kategoria batean bakarrik egon daiteke. Gainera, kalifikazio-elementu eta kategoria guztiak gutxienez baten barruan daude: ikastaro-kategoria.

Kalifikazio-kategoria gehitu

Kategoria-kalifikazioa gehitzeko:

  1. Aukeratu "Kategoriak eta elementuak" kalifikazio-liburuan zabaltzen den menuan.
  2. Sakatu "Kategoria gehitu" botoiari orrialdearen beheko aldean.
  3. Eman kategoriari izen esanguratsua.
  4. Aukeratu kategoriaren kalifikaziorako ezarpen egokiak. Ezarpen aurreratuetara joateko sakatu "Erakutsi aurreratuak" botoiari.
  5. Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Kalifikazio-kategoria editatu

Kategoria-kalifikazioa editatzeko:

  1. Aukeratu "Kategoriak eta elementuak" kalifikazio-liburuan zabaltzen den menuan.
  2. Sakatu editatu nahi duzun kategoria-kalifikazioaren ondoko "editatu" ikonoari.
  3. Kategoria-kalifikazioa editatu ondoren, sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Ezarpenak

Batuketa

Begiratu Kategoria-batuketa azalpen zehatzagoa izateko.

Hutsik ez dauden kalifikazioak bakarrik batu

Ez dauden kalifikazioak gutxieneko kalifikazio gisa hartzen dira edo ez dira batuketan sartzen. Adibidez, 0tik 100era kalifikatutako zeregin batean ikasleen erdia bakarrik kalifikatu bada kalifikatu gabeko bidalketatzat hartuko da 0 gisa edo ez da kontuan hartuko.

Garrantzizkoa: Hutsik dagoen kalifikazioa galdutako sarrera da besterik gabe kalifikazio-liburuan, eta hainbat esanahi izan ditzake. Adibidez, oraindik zeregina bidali ez duen partaidea izan daiteke, irakasleak oraindik kalifikatu ez duen zereginaren bidalketa, edo kalifikazio-liburuaren kudeatzaileak eskuz ezabatu duen kalifikazioa. Kontuz, beraz, "hutsik dauden kalifikazioak" interpretatzerakoan.

Batuketan azpikategoriak ere sartu

Batuketa zuzenean azpian daudenekin bakarrik egiten da, baina azpikategoria guztietan kalifikazioak batzea ere posible da batutako beste kalifikazioak alde batera utzita.

Baxuenak alde batera utzi

Hau aukeratuta X kalifikazio baxuenak alde batera utziko dira, X aukera honetarako balorea delarik.

Batuketa ikusi

Kategoria bakoitza hiru eratara erakuts daiteke: Osoa ikusi (batuketaren zutabea eta kalifikazio-elementuen zutabeak), agregatutakoak baino ez, edo kalifikazioak baino ez.

Begiratu halaber