Jolas modulua

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Modulu honek 8 jolas dauka eta Euskaraz, Frantsesez, Grekeraz, Norvegieraz, Errusieraz eta Gazteleraz itzulita dago.

1) Urkatua: Jolas honek hitzak Glosategi batetik edo Galdetegi bateko erantzun motzeko galderetatik hartzen ditu eta urkatuaren puzzlea sortzen du. Irakasleak jolas bakoitzak izango dituen hizki-kopurua, lehen edo azken hizkia erakutsiko den edo galdera edo erantzun bukaeran erakutsiko den zehaz dezake.

Hangman.jpg

2) Gurutzegrama: Jolas honek hitzak Glosategi batetik edo Galdetegi bateko erantzun motzeko galderetatik hartzen ditu eta ausazko gurutzegrama sortzen du. Irakasleak zutabe/lerroen gehienezko kopurua edo egongo diren hitzen kopurua zehaz ditzake. Ikasleak "Gurutzegrama aztertu" botoia saka dezake erantzunak zuzenak diren aztertzeko. Gurutzegramak dinamikoak direnez, ikasle guztientzat ezberdinak izango dira.

Crossword.jpg

3) Hitz zopa: Jolas hau gurutzegrama bezalakoa da, baina erantzunak ausazko hizkien artean izkutaturik daude.

Cryptex.jpg

4) Aberatsa: Jolas honek hitzak Galdetegiko erantzun anitzeko galderetatik hartzen ditu, "Nork izan nahi du aberatsa" moduko jolasa osatzeko, hiru laguntza ematen dituena.

Millionaire.jpg

5) Sudoku: Jolas honetan ikasleek sudokua betetzeko haina zenbaki ez dute. Galderak erantzunez falta zaizkien zenbakiak lortuko dituzte.

Sudoku.jpg

6) Irudi izkutua: Jolas honek glosategiko irudi bat ausaz izkutatzen du lauki batzuen artean. Galderak zuzen erantzun ahala irudia erakusten joango da. Zenbat denbora beharko dute irudia zein den asmatzeko?

Hidden picture.jpg

7) Sugeak eta eskailerak: Ikasleek "Sugeak eta eskailerak" tradiziozko jolasaren bidea zeharkatu behar dute. Galderak glosategi edo galdetegi bateko erantzun motzeko galderetatik hartuak dira. Erantzun zuzena ematean, dadoak ausazko zenbakia erakutsiko du. Erantzun zuzenarekin ikaslea eskaileraren azpian balego, goraino igoko litzateke. Erantzun okerrarekin ikaslea sugearen buruan balego, beheraino joango litzateke.

Snakes and ladders.jpg


8) Galdera-liburua: Ikasleak zuzen erantzunez gero, hurrengo kapitulura doa.

Jolas bakoitzaren iturria

                      Glosategia                           Galderak
Game                                                                           Egia / Gezurra
                                   Erantzun motzekoa          Aukera anitza
Urkatua                     X                Χ
Gurutzegrama                X                Χ
Hitz zopa                   X                Χ
Aberatsa                                                            Χ
Sudoku                      X                Χ                      Χ               Χ
Irudi izkutua               X                Χ                      Χ               Χ
Sugeak eta eskailerak       Χ                Χ
Galdera-liburua             X                Χ                      Χ               Χ