Ikastaroaren atalak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Ikastaroaren atalak, ikastaroaren orri nagusiko erdi aldean, aukeratutako ikastaro-formatoaren araberakoak dira.


Ikastaroaren formatua

Astekako ikastaroaren formatua

Astekako ikastaro baten adibidea, edizioa aktibatuta dagoela

Ikastaroa asteka antolatzen da eta hasiera eta bukaera datek ditu. Aste bakoitzak bere jarduerak ditu. Hauetako batzuk, egunerokoak kasu, aste bete baino gehiago iraun dezakete itxi baino lehen.

Gaikako formatua

Astekako formatoaren oso antzekoa da baina aste bakoitzari gai esaten zaio hemen. Gaiak ez dute denbora mugarik eta ez da, beraz, datarik zehaztu behar.

Formatu irekia

Orri nagusiko erdi aldeko foroaren inguruan osatzen da formato hau, Foro irekiaren inguruan alegia. Formato irekiagoa behar denean da erabilgarria. Ez du ikastaroa izan behar gainera: adibidez, sail baten iragarki-taula bezala erabil liteke.

Iradokizunak

  • Gogoan izan atalak erraz ezkuta daitezkeela begi itxura duen ikonoa erabilita Hide.gif. Ezkutatutako atalak ikastaroko parte hartzaileentzat erabat ikustezinak izango diren zehatz dezakagu Ezkutatutako gaiak aukera erabilita. Atal hauek ikastaroaren irakasle eta administrailearen esku egongo dira beti.
  • Atal bakarra duen ikastaro laburra izan nahi badugu, gogoan izan gutxienez atal bat izan behar dugula. Konponbidea erabat ikustezina egitea da. Horrela "sail nagusi bakarreko" ikastaroa izango duzu orain.

Estekak