IMS paketea gehitu

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:57, 24 Urtarrila 2007
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
  3. Aukeratu zein koadro edo ataletan gaineratu nahi dugun baliabidea.
  4. Sakatu "Baliabidea gehitu..." eta ondoren "Erantsi IMS eduki-paketea".
  5. Bete izena eta deskribapena. Ondoren sakatu "Aukeratu edo igo fitxategia..." botoiari.
  6. Leiho berrian dagoeneko han dagoen fitxategia aukeratu ahal dugu edo gure ordenagailutik fitxategi berria igo.
  7. Kargatutako fitxategia erakutsiko duen leihoa zehaztu nahi badugu "Erakutsi ezarpenak" botoiari sakatu beharko diogu eta bertan nahi ditugun aukerak egin. Gainontzeko parametroekin berdin jokatu behar dugu.
  8. Sakatu Aldaketak gorde.
  9. Baliabide berria aukeratutako koadroaren bukaeran agertuko da eta beti izango duzu berriz editatzeko aukera.

Garrantzizkoa

  • Fitxategiaren tamaina ezin da izan ikastaroak onartzen duena baino handiagoa.

Iradokizunak

  • Reload programa erabil dezakegu IMS Paketea sortzeko.
  • Oso fitxategi handiek denbora asko behar izaten dute Interneteko konexioaren bandaren zabaleraren arabera, besteak beste.