Hizkuntza editatzen

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )

Hizkuntza kudeatu

Moodle 1.6

Moodle-ren 1.6 bertsioak Hizkuntza inportatzeko baliabidea dakar.

Kateak editatu

Moodle 1.6

Moodle-ren testua hizkuntz kateak editatuta alda daiteke bai Gunearen kudeaketa >> Hizkuntza ibilbidea eginda edo zuzenean, hau da, datafolder/lang/eu-en.

Hizkuntza-pakete lokala

Zenbaitetan, Moodle-n erabilitako hizkuntza kateak edo berezko terminoak aldatu nahi izango dituzu. Adibidez, "ikastaro" agertzen diren guztiak "gela" agertzea nahi izan dezakezu. Zuk egiten dituzun aldaketak beste bertsio batek eguneratzean ez dituela ordezkatuko ziurtatzeko zeure hizkuntza-pakete lokala sortu behar duzu ondorengoak eginda:

  • Kopiatu zure hizkuntza karpetako langconfig.php fitxategia (adibidez datafolder/lang/eu) beste karpeta batean (adibidez datafolder/lang/eu_lokala). Pausu hau egiteko zerbitzarian sartu beharko duzu (ezin da Moodle-tik egin).
  • Gaineratu fitxategi honi jatorrizko hizkuntzarentzako kate bat, hau da zure hizkuntzarengandik hurbilen dagoena.
  • Ezarri zure hizkuntza-paketea gunearen berezko hizkuntza hemen: Kudeaketa >> Ezarpenak >> Aldagaiak.
  • Editatu aldatu nahi dituzun kateak bakarrik hizkuntza editatzailea erabilita. Hemen duzu: Kudeaketa >> Ezarpenak >> Hizkuntza.

Hizkuntza-paketeen hierarkiak hiru maila har ditzake gehienez (jatorrizko hizkuntza, gunerako pakete lokala eta beste bat ikastaro mailan). Moodle-k lehenik ikastaro mailan bilatuko du hizkuntza-paketeko katea eta aurkitu ezean, ikastarorako definitutako hizkuntza erabiliko du, bukaeran jatorrizko hizkuntzako katea erabiliz.

Kate jakin bat aurkitzeko arazoak badituzu, bilatu egin beharko duzu. Hori egiteko modu erraz bat AM Code Search [1] bezalako programa bat erabiltzea da. Honek, Windows-en bilaketa-sistemak ez bezala, php fitxategietan kateak bilatzeko aukera ematen dizu.


Hizkuntza kudeatzeko aurreko bertsioa

Moodle 1.5

Moodle-n testua alda dezakezu hizkuntza-kateak editatuta hemen Kudeaketa >> Ezarpenak >> Hizkuntza edo zuzenean, hau da, lang/eu-n.

Hizkuntza-pakete lokala

Bertsio berria eguneratzean egindako aldaketak ez direla galduko ziurtatzeko, zeure hizkuntza-pakete lokala sortu behar duzu ondorengo jarraipideen arabera:

  • Kopiatu zure hizkuntza-karpetako edukia (adib. lang/eu) karpeta berri batera (adib. lang/eu_lokala). Hau egiteko zure zerbitzarirako sarbidea behar duzu, ezin baita Moodle-tik bertatik egin.
  • Ezarri zure hizkuntza-pakete lokala gunearen berezko hizkuntza gisa hemen: Kudeaketa >> Ezarpenak >> Aldagaiak.

Ikusi halaber