Glosategiaren xehetasunak: berrikuspenen arteko aldeak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
No edit summary
No edit summary
11. lerroa: 11. lerroa:


== Glosategi-mota ==
== Glosategi-mota ==
Ikastaroaren glosategi nagusia definitzen du.
Ikastaroaren glosategi nagusia definitzen du.


50. lerroa: 49. lerroa:


== Erakusteko modua ==
== Erakusteko modua ==
Ezarpen honek glosategian sarrera bakoitzak nola erakutsiko den definitzen du. Hauek dira aukeran dauden formatuak:
Ezarpen honek glosategian sarrera bakoitzak nola erakutsiko den definitzen du. Hauek dira aukeran dauden formatuak:
*'''Arrunta, hiztegi erakoa''': Ohiko hiztegi bat bezala agertzen da, sarrerak banatuta. Ez da egilerik agertzen eta erantsitako fitxategiak esteka bezala agertzen dira.  
*'''Arrunta, hiztegi erakoa''': Ohiko hiztegi bat bezala agertzen da, sarrerak banatuta. Ez da egilerik agertzen eta erantsitako fitxategiak esteka bezala agertzen dira.  
59. lerroa: 57. lerroa:
*'''FAQ''': Maiz Erantzundako Galderak aurkezteko erabilgarria. Automatikoki gaineratzen ditu Galdera eta Erantzuna hitzak kontzeptu eta definizioan.  
*'''FAQ''': Maiz Erantzundako Galderak aurkezteko erabilgarria. Automatikoki gaineratzen ditu Galdera eta Erantzuna hitzak kontzeptu eta definizioan.  
Moodle-ren kudeatzaileek formatu berriak sor ditzakete euren instalazioko mod/glossary/formats/README.txt fitxategian agertzen diren jarripideen arabera.
Moodle-ren kudeatzaileek formatu berriak sor ditzakete euren instalazioko mod/glossary/formats/README.txt fitxategian agertzen diren jarripideen arabera.


== '''Berezia/Alfabetoa/Denak''' estekak erakutsi ==
== '''Berezia/Alfabetoa/Denak''' estekak erakutsi ==
Nabigazio aukerak formatu alfabetikoan
Nabigazio aukerak formatu alfabetikoan
Erabiltzaileak glosategian bilatzeko modua pertsonalizatu egin ahal dugu. Kategoriaka edo dataka bilatzeko aukera beti dago eskura baina beste hiru aukera ere definitu ahal dituzu:
Erabiltzaileak glosategian bilatzeko modua pertsonalizatu egin ahal dugu. Kategoriaka edo dataka bilatzeko aukera beti dago eskura baina beste hiru aukera ere definitu ahal dituzu:
70. lerroa: 66. lerroa:


== Beti editatu ==
== Beti editatu ==
Aukera honek zehazten du ikasleek edonoiz editatu ahal izango dituzten euren sarrerak. Aukeran dugu:  
Aukera honek zehazten du ikasleek edonoiz editatu ahal izango dituzten euren sarrerak. Aukeran dugu:  
*'''Bai''': Sarrerak beti edita daitezke.  
*'''Bai''': Sarrerak beti edita daitezke.  

Noizko berrikusketa: 16:56, 25 Urtarrila 2007

Izena

Glosategiaren izen laburra. Ikastaroaren orrian agertuko da.

Deskribapena

Glosategiaren deskribapen zehatza

Zenbat sarrera orriko

Orriko zenbat sarrera erakutsiko diren definitzen lagunduko digu.

Glosategi-mota

Ikastaroaren glosategi nagusia definitzen du.

Glosategiaren sistemak aukera ematen dizu bigarren mailako edozein glosategitik ikastaroaren glosategi nagusira sarrerak esportatzeko. Hau egiteko, zehaztu egin behar duzu zein glosategi den nagusia. Oharra: Ikastaroko glosategi nagusi bakarra izan dezakezu eta irakasleek bakarrik egunera dezakete.

Ikasleek sarrerak gehitu

Zehaztu egin dezakegu ikasle batek bere sarrerak gaineratu, berrikusi edo ezabatu egin ditzakeen. Glosategi nagusira esportatutako sarrerak irakasleek bakarrik egunera edo ezaba ditzakete, aurrekoa bigarren mailakoei bakarrik dagokie. Oharra:

  • Irakasle batek edozein unetan berrikus edo ezaba dezake edozein sarrera.
  • Hau glosategia ez bada nagusia bakarrik aplikatzen da.

Sarrerak bikoiztu

Aukera honekin kontzeptu batek nahi beste sarrera izan dezake.

Sarrerei iruzkinak egin

Ikasleei utzi egin ahal zaie glosategiko sarrerei iruzkinak egiten. Ezaugarri hau gure aukerakoa da. Irakasleek beti egin ahal dizkiete iruzkinak glosategiko sarrerei.

Inprimatzeko bertsioa aurkezten utzi

Ikasleei utzi egin ahal zaie glosategiaren inpresio-ikuspegia erabiltzen. Ezaugarri hau gure aukerakoa da. Irakasleek beti erabitzen dute inpresio-ikuspegia.

Estekatze automatikoa

Aukera hau eginda banakako sarrerak automatikoki estekatuko dira kontzeptuen hitzak eta esaldiak ikastaroan zehar agertzen direnean: foroetako mezuetan, materialetan, laburpenetan, egunerokoetan, e.a. Kategorien izenak ere estekatuko dira. Ez baduzu testu jakin bat estekatzea (adibidez, foroetako mezu batean) testua <nolink> eta </nolink> etikiten artean idatzi.

Garrantzizkoa:

  • Glosategian estekatze automatikoa aktibatzeak ez dakar automatikoki sarrera bakoitzaren estekatzea - bakoitzari egin behar zaio ezarpen hori.
  • Beharrezkoa da gunearen Kudeatzaileak testu-iragazkia aktibatuta izatea: Glosategiaren esteka automatikoa. Kudeatzaileak glosategia moduluan ezar dezake berez sarrera bakoitza automatikoki esteka bihurtzea.

Berezko onarpen egoera

Ikaslearen sarrerak automatikoki gaineratuko diren ala aldez aurretik irakasleak onartu behar dituen zehaztu ahal dugu. Ikasle batek sarrera bat proposatutakoan berez zein egoera izango duen zehaz dezakegu.

Erakusteko modua

Ezarpen honek glosategian sarrera bakoitzak nola erakutsiko den definitzen du. Hauek dira aukeran dauden formatuak:

  • Arrunta, hiztegi erakoa: Ohiko hiztegi bat bezala agertzen da, sarrerak banatuta. Ez da egilerik agertzen eta erantsitako fitxategiak esteka bezala agertzen dira.
  • Jarraian eta egilerik gabe: Sarrerak bata bestearen atzetik agertzen ditu banaketa-ikonoez banatuta.
  • Osorik, egilea eta guzti: Foroen antzeko formatua, sarrera bakoitzaren egilearen informazioa gaineratzen du. Erantsitako fitxategiak esteka bezala agertzen dira.
  • Osorik, egilerik gabe: Foroen antzeko formatua baina ez du sarrera bakoitzaren egilearen informazioarik gaineratzen. Erantsitako fitxategiak esteka bezala agertzen dira.
  • Entzikopedikoa: 'Osorik, egilea eta guzti'ren antzekoa baina erantsitako irudiak on-line erakusten dira.
  • FAQ: Maiz Erantzundako Galderak aurkezteko erabilgarria. Automatikoki gaineratzen ditu Galdera eta Erantzuna hitzak kontzeptu eta definizioan.

Moodle-ren kudeatzaileek formatu berriak sor ditzakete euren instalazioko mod/glossary/formats/README.txt fitxategian agertzen diren jarripideen arabera.

Berezia/Alfabetoa/Denak estekak erakutsi

Nabigazio aukerak formatu alfabetikoan Erabiltzaileak glosategian bilatzeko modua pertsonalizatu egin ahal dugu. Kategoriaka edo dataka bilatzeko aukera beti dago eskura baina beste hiru aukera ere definitu ahal dituzu:

  • ERAKUTSI BEREZIA ESTEKA Karaktere berezien bidezko bilaketa ahalbidetzen du. Adib: @, #, e.a.
  • ERAKUTSI ALFABETOA Hasierako hizkien bidezko bilaketa ahalbidetzen du.
  • ERAKUTSI DENAK ESTEKA Ezaugarri guztiak aldi berean erabiltzea ahalbidetzen du.

Beti editatu

Aukera honek zehazten du ikasleek edonoiz editatu ahal izango dituzten euren sarrerak. Aukeran dugu:

  • Bai: Sarrerak beti edita daitezke.
  • Ez: Zehaztutako denbora tartean bakarrik edita daitezke sarrerak.

RSS jarioa glosategi honetarako

RSS jarioa glosategi honetarako. Aukera honekin gaitu egin ditzakezu RSS jarioak glosategi honetan.

Bi mota daude aukeran:

Egileduna
Aukera honekin, sortutako datuek egilearen izena gaineratuko diote artikulu bakoitzari.
Egilerik gabea
Aukera honekin, sortutako datutek ez diete artikuluei egilearen izena gaineratuko.

RSS-etako artikulu berri kopurua

Aukera honekin zehaztu egin dezakezu RSS Jarioetan zenbat artikulu berri sartu. Glosategi gehienetan egokia da 5 eta 20 artekoa izatea. Glosategia oso erabilia bada, gehiago ipini.

Sarrerak kalifikatzen utzi

Kalifikazioak erabiltzen uzten du, nork eta zein denbora-tartetan kalifika dezakeen definitzen ere bai.

Ikusgarri

Ezkutatu aukerarekin ezkutatu egin diezaiekegu ikasleei glosategia. Erabilgarri izan daitek ez badugu jarduera berehala erakutsi nahi.