Glosategia editatu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Nola gaineratu kontzeptu bat glosategian

Pausuak

  1. Ikasle gisa glosategiak aukera hori ematen badio eta bestela irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Aukeratu zein glosategitan gaineratu nahi dugun kontzeptua eta sakatu horretan.
  3. Sakatu "Sarrera gehitu" oraingo glosategian kontzeptu bat gaineratzeko.
  4. Bete formularioa. Kontzeptua eta definizioa derrigorrezkoak dira.
  5. Sakatu Aldaketak gorde.


Garrantzizkoa

  • Berezko aukerak alda ditzakegu Glosategia moduluaren ezerpenetan.
  • Oso da gomendagarria aldez aurretik ezartzea kategoriak sailkapena errazteko.
  • Kontzeptuak argia eta zehatza izan behar du.
  • Definizioan grafikoak eta estekak gainera ditzakegu.

Bete beharreko eremuak

Kontzeptu berria gaineratzeko bi eremu bete behar dira. Gainontzekoak ez dira derrigorrezkoak.

Kontzeptua (derrigorrezkoa)

Sortu nahi dugun hitza edo definitutako kontzeptua sartuko dugu hemen.

Azalpena (derrigorrezkoa)

Izenak adierazten duen bezala, eremu honetan hitz edo kontzeptuaren definizioa sartuko dugu.

Hitz gakoa(k)

Glosategiko kontzeptu bakoitza hitz gako zerrenda batekin lotuta egon daiteke.

Hitz gako horiek lerro banatan sartu (komarik gabe).

Hitz gakoak kontzeptuari buruz aritzeko ordezko gisa erabil daitezke. Adibidez, glosategiaren auto-esteka iragazkia erabiltzen ari bazara, hitz gakoak (eta kontzeptuaren izen nagusia) erabiliko dira kontzeptu honekin zein hitz lotu erabakitzeko.

Glosategian kontzeptu bat gaineratzeko formularioa bete behar dugu


Kategoriak

Berez ematen duen kategoria “Kategoriarik gabe” da. Dena dela, kategoria berriak gaineratzen baditugu, hemen agertuko zaizkigu, bat edo bestea aukeratzeko.

Sarrera hau automatikoki estekatu

Funtzio hau aktibatuta sarrera automatikoki estekatuko da ikastaroan kontzeptuaren hitz eta esaldiak agertu ahala: foroetako mezuetan, materialetan, laburpenetan, egunerokoetan, e.a.

Testu jakin bat ez estekatzea nahi baduzu (adibidez, foroetako mezu batean) testua <nolink> eta </nolink> etiketen artean idatzi behar duzu.

Funtzio hau aktibatzeko, esteka automatikoak aktibatuta egon behar du glosategian.

Letra larriak eta xeheak bereiztu

Aukera honek adierazten du letra larriak eta xeheak bere horretan bat etorri behar dutela kontzeptuen esteka automatikoa sortzeko.

Adibidez, gaituta badago, foro bateko mezu bateko "html" hitzak ez du sortuko estekarik "HTML" sarrerara.

Hitz osoak bakarrik bilatu

Aukera honek adierazten du esteka automatikoa hitz osoekin egingo den ala ez.

Adibidez, gaituta badago, "etxe" sarrera ez da automatikoki estekatuko "etxera" hitzarekin.

Erantsitako fitxategia

Glosategi bateko sarrerari fitxategi bat erantsi ahal diozu. Erabilgarria da, adibidez, argazki bilduma sortzeko.

Erantsitako fitxategia ezabatzeko Fitxategietara joan beharko duzu Kudeaketa blokean eta moddata izeneko direktorioan glossary azpidirektorioan begiratu. Sarrera bakoitzari erantsitako fitxategia banakako azpidirektorio batean gordeko da.