Gehitu/editatu ikastaroak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)

Kokapena: Kudeaketa> Ikastaroak > Ikastaroak gehitu/editatu


Gehitu/editatu ikastaroak

Ikastaroak sortu aurretik, egokia da hainbat ikastaro-kategoria sortzea. Berez, Moodle kategoria bakarra dago: Bestelakoak. Zure ikastaroak Bestelakoak kategorian sar baditzakezu ere, errazago aurkituko dituzte zure ikasleek hainbat kategoria argitan antolatzen badituzu.


Gehitu kategoria

Kategoria bat gehitzeko:

  1. Sakatu Guneko kudeaketa blokeko Ikastaroak estekari eta ondoren, Ikastaroak gehitu/editatu-ri.
  2. Ikastaro-kategorietako orrian, sakatu "Beste kategoria bat gehitu" botoiari eta bete agertuko zaizun formularioa.
  3. Sakatu "Kategoria sortu" botoiari.

Sortu duzu dagoeneko ikastaro-kategoria berria, eta orain gora edo behera mugi dezakezu dauden kategorien artean azpikategoria bat sortzeko. Hainbat ikastaro-kategoria sortuta, prest zaude ikastaro bat sortzeko.

Gehitu ikastaroa

Ikastaro bat gehitzeko:

  1. Sakatu Guneko kudeaketa-blokeko Ikastaroak estekari eta ondoren, Ikastaroak sortu/editatu-ri.
  2. Ikastaro-kategorien orrian, sakatu "Beste ikastaro bat gehitu" botoiari.
  3. Gehitu ikastaro-ezarpenak, eta ondoren sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.
  4. Rolak esleitzeko orrian, sakatu irakaslea rolari ikastaroan irakasleak esleitzeko.

Ikastaro bat ezkutatzea erabakitzen baduzu, sakatu ikastaroaren izenaren ondoan dagoen begiaren ikonoari. Ezkutuko ikastaroak ikusteko gaitasuna duten erabiltzaileek bakarrik, irakasleek esaterako, izango dute ezkutuko ikastarora sartzea. Kategoriak ere ezkuta daitezke, nahi izanez gero.

Aholkua:: Ikastaro berrietarako berezko kategoria aldatzeko, besterik gabe editatu Bestelakoak kategoria.

Preventing teachers from editing course names

Moodle 1.9

In Moodle 1.9.3 onwards, any/all of the following fields - course full name, short name, ID number - may be locked to prevent teachers from editing them. To do so:

  1. Access Administration > Users > Permissions > Define roles in the site admin block.
  2. Click the edit icon opposite the teacher role.
  3. Change any/all of the capabilities moodle/course:changefullname, moodle/course:changeshortname, moodle/course:changeidnumber from allow to not set.
  4. Click the "Save changes" button at the bottom of the page.

Ikusi halaber