Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)

Kokapena: Gunearen kudeaketa > Zerbitzaria > Garbiketa

Ikastaroetako erabiltzaileei baja eman hauen ondoren

Partaideen zerrendan eguneratuta izaten laguntzeko, Mooodle-ri esan ahal diozu desmatrikula ditzan halako denbora tartean sartu ez diren ikasleak. Ziurta ezazu denbora-tarte hori nahikoa luzea dela nahi gabe desmatrikulatutako ikasleek ikastaroan sartu behar badute ere.

Konfirmatu gabeko erabiltzaileak ezabatu honen ondoren

E-posta bidezko auto-erregistroa erabiltzen baduzu, erabiltzaileek konfirmatu egin behar dute euren kontua denbora-tarte batean. Tarte hori igarota, konfirmatu ez diren kontu guztiak ezabatu egingo dira. 7 eguneko tarte izan daiteke ezarpen egokia.

Osatu gabeko erabiltzaileak ezabatu tarte honen ondoren

Moodle 1.9

Moodle 1.9.2-tik aurrera, egun batetik betira bitarteko epea ezar daiteke osorik ezarri ez diren kontuak ezabatzeko.

Mantendu erregistroak tarte honetan

Moodle-k erabiltzaileen jardunaren erregistro zabalak gordetzen ditu. Hala ere, gerta daiteke erregistro horiek zerbitzariaren lana oztopatzera iristea. Erregistro horiek iraupena mugatzeak datu-basearen tamaina txikitu ahal du. Orokorrean, erregistroak gordetzeko tartea urte betekoa izatea nahikoa izaten da.

Kalifikazioen historia desgaitu

Moodle 1.9

Moodle 1.9-tik aurrera, lotutako kalifikazio-tauletan izandako aldaketen jarraipenaren historiala desgaitu egin daiteke Kalifikazioen historia desgaitu (disablegradehistory) laukitxoa markatuta.

Kalifikazio-historiaren iraupena

In Moodle 1.9 onwards, the length of time that the history of changes in grade-related tables is kept may be set (from 30 days to never).

Ikusi halaber