Galdetegia modulua: berrikuspenen arteko aldeak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
No edit summary
No edit summary
14. lerroa: 14. lerroa:


  [[Galdetegien erabilera egokiak]] orrian abantaila hauek ezarri eta baliatzeko estrategien inguruko
  [[Galdetegien erabilera egokiak]] orrian abantaila hauek ezarri eta baliatzeko estrategien inguruko
eztabaida dago.
eztabaida dago.


Orri honetan ikus daitezke ikastaroko galdetegi motako jarduera guztiak. Lau ataletan antolatuta dago:
Orri honetan ikus daitezke ikastaroko galdetegi motako jarduera guztiak. Lau ataletan antolatuta dago:

Noizko berrikusketa: 06:16, 13 Uztaila 2007

Galdetegiak

Modulu honek galdetegi sendoak diseinatu eta ezartzeko aukera emango dio irakasleari, galdera-mota asko ditu, besteak beste: aukera anitzekoak, egia/gezurra eta erantzun laburrekoak. Galdera hauek Galdera-bankuan gordetzen dira kategoriaka antolatuta eta ikastaro berean edo beste batean erabil daitezke berriz. Galdetegiek saiakera asko onar ditzakete. Saiakera bakoitza erregistratu eta kalifikatu egiten da; irakasleak erabaki dezake azterketa bukatzean mezuren bat ala erantzun zuzenak erakustea. Modulu honek kalifikatzeko aukera du. Honen ikono estandarra hauxe da: Galdetegia.gif

Ikaslearen jardueren atzera elikadura da ikaskuntza-eremu baten gakoetako bat eta ebaluazioa, berriz, hezkuntzako jarduera garrantzitsuenetakoa. Hezitzaile garen aldetik, ezin dugu jakin zer ari den gertatzen gure ikasleen buruan eta, beraz, zer ulertu duten eta zer ez erakusteko moduren bat behar dugu. Ondo diseinatutako proba batek, aukera anitzeko test batek ere bai, ikasleen errendimenduari buruzko informazio zehatza eman dezake. Atzera elikadura behar bezain azkarra bada, ikasleek berek euren errendimenduari buruzko kontzientzia hartu eta hobetzen laguntzeko tresna ezin hobea izan daiteke.

Galdetegia moduluak hainbat aukera eta baliabide ditu ikaragarri malgu bihurtzen dutenak. Galdera-mota askotako galdetegiak osa daitezke eta galdera-multzo batetik ausaz aukeratutakoak. Era berean, ikasleei galdera bati behin baino gehiagotan erantzuten utzi ahal diogu edota galdetegiari hainbatetan erantzuten eta horrela automatikoki kalkulatutako puntuazioa lortu.



Galdetegien erabilera egokiak orrian abantaila hauek ezarri eta baliatzeko estrategien inguruko
eztabaida dago.

Orri honetan ikus daitezke ikastaroko galdetegi motako jarduera guztiak. Lau ataletan antolatuta dago:

  1. Atala - galdetegia zein ataletan agertzen den
  2. Izena - galdetegiaren izena
  3. Galdetegia itxiko da - zein datatan itxiko den galdetegia.
  4. Saiakerak - galdetegiari erantzuteko saiakerarik izan bada, 'Ikusi x sakaera (eta Ikasle)' testua ikusiko duzu, eta bertan 'x' saiakera-kopurua izango da eta 'y' egin duten ikasle-kopurua. Bestela, eremua hutsik agertuko da.


Jarduera-moduluak

Zereginak | Txata | Inkesta xumea | Foroak | Glosategiak | Hot Potatoes | LAMS 1.6 | Ikasgaiak | Galdetegiak | SCORM | Hausnarketak | Wikiak | Tailerrak | Blogak | Datu-basea 1.6 | Modulu ezestandarrak