Foroa moduluaren ezarpenak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)


Kokapena: Foroen ezarpenen esteka hemen: Kudeaketa> Moduluak > Jarduerak

Mezu luzeak eta laburrak

Mezu luzeak eta laburrak ezarpenek adierazten dute nola erakutsiko diren foroetako mezuak hasiera-orrian, formatu irekiko ikastaroetako orrietan eta erabiltzaile-profiletan. (Oharra: Oraindik ere konpondu gabeko gaia da - "Site news - forum length setting has no effect for certain users" - MDL-4781.)

Programatutako mezuak gaitu

Moodle 1.8

Moodle 1.8-tik aurrera, programatutako mezuak gaitu egin daitezke, hau da eztabaida berri bat erakusteko hasiera eta bukaera data ezartzeko aukera adierazi. Erabiltzaileek programatutako mezuak sor ditzakete ezkutuko programatutako mezuak ikusteko gaitasuna erabilita (normalean, kudeatzaile eta irakasleek).

Gaitu AJAX kalifikazioa

Moodle 1.9

AJAX kalifikazioa gaituta badago, erabiltzaileek foroetako mezuak kalifika ditzakete ia bat batean eta orriaren beheko aldera joan eta "Bidali nire azken kalifikazioak" botoiari sakatu beharra izan gabe. Ezarpen hau erabili ahal izateko AJAX gaituta izan behar da hemen: Kudeaketa> Itxura> AJAX and Javascript-en ezarpenak eta erabiltzaileen profiletan.

Ezarpen hau Moodle 1.9.4-tik aurrera da erabilgarri.