Fitxategia edo web orria gehitu

MoodleDocstik
pettan iparre (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:08, 19 Uztaila 2010
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )

Nola gehitu fitxategi bat

Pausoak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
  3. Ikastaroaren zein gai edo koadrotan sartu nahi dugun erabaki.
  4. "Baliabidea gehitu" menuan klik egin eta gero "Lotu fitxategi batera edo web gune batera" joan.
  5. Izena eta laburpena idatzi. Gero "Aukeratu edo igo fitxategi bat" botoian klik egin.
  6. Zabalduko den leihotik lehendik zeuden fitxategietako bat aukera dezakegu edo gure ordenagailutik beste fitxategi bat igo.
  7. Fitxategia nolako leihoan agertuko den zehaztu nahi badugu, "Ezarpenak erakutsi" sakatu behar dugu eta nahi ditugun ezarpenak bertan aukeratu.
  8. Aldaketak gorde botoia sakatu.
  9. Baliabide berria aukeratutako koadroaren amaieran azalduko da eta beti izango dugu baliabidea editatu edo lekuz mugitzeko aukera.

Garrantzitsua

  • Fitxategiaren tamaina ezin da izan ikastaroaren ezarpenetan ezarri dugun gehienezkoa baino handiagoa.
  • Moodle guneak lokalean ditugun fitxategietarako sarbidea onartzen badu, (CD-ROM batera edo sare lokalean dagoen bestelako batera, adibidez) hori adierazten duen botoira egin dezakegu esteka.

Iradokizunak

  • Laburpenean fitxategiaren tamaina eta behar bezala ikusi ahal izateko behar diren aplikazio informatikoak zein diren esan.
  • Igo nahi duzun fitxategiak lehendik zegoen beste baten izen bera baldin badu, automatikoki gainidatziko da; hori saihesteko, direktorio ezberdinak sortu beharko dituzu edo fitxategiak berrizendatu.
  • Edukia interneten baldin badago, ez dugu fitxategi hori zertan igo: zuzenean egin dezakegu esteka ikastarotik bertatik.
  • Fitxategi handiak igotzeko behar den denbora interneterako konexioak duen bandaren zabaleraren araberakoa izango da, besteak beste.