FAQ Kalifikazioak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Moodle 1.9

Orokorra

Zergatik da horren zaila kalifikazio-liburu berria?

Boterea eta kontrola gehitzeak aukera gehiago izatea dakar. Aukera eta ezarpen kopurua da, ziur asko, zail itxura ematen diona. Hona hemen 1.9-ko kalifikazio-liburuak dakartzan aldaketetarako arrazoi batzuk:

  • Aurreko kalifikazio-liburuak ez zuen ondo neurtzen: azalekoegia eta kudeaezina zen ikasle, jarduera eta kalifikazio asko zituzten erkaundeentzat
  • Egonkortasun handiegirik gabeko modulu bakoitzean sortu eta gorde behar ziren kalifikazioak
  • Txosten-mota berriak sortzeko zailtasunak
  • Ez zegoen helbururik

Erakutsi al daitezke irakasle/kudeatzaileen kalifikazioak kalifikatzailearen txostenean?

Bai, gune-mailan defini dezakezu zein rol agertuko den kalifikatzailearen txostenean. Hemen ezarri behar da: Kudeaketa > Kalifikazioak > Ezarpen orokorrak. Begiratu halaber eztabaida hau idea gehiago izateko.

Ba al da kalifikazio-liburuaren inguruko esku-libururik

1.9-ko kalifikazio-liburuaren ezarpenak nola egin azaltzeko tutorial bat hauxe duzu: https://docs.moodle.org/en/Gradebook_1.9_Tutorial

Ba al da bideo-tutorialik?

Bai! Horietako batzuk Google Highly Open Participation Contest in 2007-2008-n aritutako ikasleek sortu dituzte. Hona hemen zerrenda:

Hemen ere eskura ditzake beste tutorial batzuk: moodletutorials.org.

1.8 eta 1.9 bertsioen arteko aldeak

Zein hobekuntzek justifikatzen dute 1.8-tik 1.9-ra eguneratzea?

1.9-ko kalifikazio-liburua 1.8-koa baino azkarragoa al da?

Hasierako txosten baten arabera, bai. Badira beste azterketa-saiakera batzuk abian eta hemen argitaratuko ditugu emaitzak jakinarazten dituztenean.

Txostenak

Nola sor ditzaket neure kalifikazio-liburuaren txostenak?

Hona hemen esku-liburua eginkizun hori pausuz-pausu azaltzeko.

Inportatu/Esportatu

Batuketa

Nola kalifika ditzaket jarduera batzuk nire ikasleen ikastaroko guztirakoari eragin gabe?

  1. Sortu bi Kategoria-kalifikazio, bat guztirakoan sartu beharreko jardueretarako eta beste bat guztirakotik kanpo utziko dituzunetarako.
  2. Ziurtatu "Agregazioan azpikategoriak sartu" (aukera aurreratua) markatu gabe dagoela zure ikastaroko kalifikazio-kategorian.
  3. Editatu the "guztirakotik kanpo" kategoriaren "ikastaroan guztira" elementua.
  4. Ezarri "kalifikazio-mota" "bat ere ez" gisa.
  5. Markatu "Ezkutatu" laukitxoa.
  6. Gorde aldaketak.
  7. Mugitu guztirakoan sartu behar ez diren jarduera guztiak "guztirakotik kanpo" kategoriara.
  8. Mugitu guztirakoan sartu behar diren jarduera guztiak "guztirakoan" kategoriara.

Kategoriak

Zenbat kategoria/azpikategoria atal sor dezaket?

Programa aldetik ez dago mugarik, baina bai praktikotasun aldetik. Gehiegi banatutako egiturak zailak dira kudeatzen. 3 kategoria-maila nahiko izaten dira egoera gehienetarako. Kontuan izan beti egongo dela gutxienez kategoria-maila bat, gainontzeko kategoriak eta elementuak barnean dituen Ikastaro-kategoria, ezin ezaba daitekeena.

Helburuak

Oraintxe instalatu dut Moodle 1.9 bertsioa eta nire ikastarorako helburu-elementu bat ezarri nahi dut. Zeintzuk dira eman beharreko pausuak?

  1. Kudeaketa > Kalifikazioak > Ezarpen orokorrak > Helburuak gaitu
  2. Sortu eskala bat
  3. Sortu ikastaroko helburu bat (irakurri Helburuei buruzko dokumentazioa argibideetarako). Ezarri honi sortu berri duzun eskala.
  4. Ezarri helburua zure ikastaroari
  5. Sartu zure ikastaroaren "Kalifikazioak" atalean, ikastaroaren kudeaketa bloketik
  6. Ekintzen menuan (goian ezkerrean), aukeratu Editatu -> Kategoriak eta elementuak
  7. Sakatu "Gehitu helburu-elementua"
  8. Jarraitu helburu-elementuen dokumentazioaren argibideei helburu-elementua sortzeko

Orain sortu berri duzun helburuaren araberako kalifikazioa eman ahal diezu zure ikasleei. Helburu estandarra sortzen baduzu, beste ikastaro batzuetan erabili ahal izango duzu eta ikastaro horietan zehar zure ikasleen garapena ezagutu.

Moduluak

Jarduera-moduluak ez du kalifikaziorik onartzen. Nola eman diezaieket hala ere kalifikazioa nire ikasleei?

Eskuz sor dezakezu Kalifikazio elementu bat kalifikazio-liburuan. Zure ikasleak kalifikatzailearen txostenaren interfaza (edizioa aktibatuta) erabilita kalifika ditzakezu.

Kalifikatu berri ditut nire ikasleak modulu jakin baten interfaza erabilita, baina emaitzak ez dira agertzen kalifikatzailearen txostenean. Zergatik gertatzen da hau?

Hainbat arrazoi egon daitezke honetarako:

  1. Dagokion kalifikazio-elementua agian blokeatuta dago, edo hori baino goragoko kategoria dago agian blokeatuta.
  2. Moduluaren kodeak ez du erabiltzen gradebook API egoki