Etiketak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Moodle 1.9

Moodle 1.9tik aurrera, erabiltzialeek eurei buruzko etiketak (edo hitz gakoak) sor ditzakete, eta etiketa horiekin lotutako interesguneko orriak sortu.

Zure interesak deskribatu

Etiketek zeure burua deskribatzeko aukera ematen dizute eta era erraza da zure interesak dituen beste edozeinek aurki zaitzan. Edonori zure interesak zeintzuk diren esateko, joan zure profila editatzeko orrira eta sartu zure interesak/etikeak koma bidez banatuta. Sartzen duzun etiketaren bat dagoeneko baldin badago, etiketa horri lotuta geratuko zara. Hala ez bada, etiketa berria sortuko da (etiketa berriak sortzeko baimena baduzu).

Blog-mezuen etiketak

Blogean sarrera bat egindakoan, erabiltzaileak sarrera horri buruz definitutako etiketak gaineratzeko aukera du. Normalean, sarrerarako esanguratsuak diren hitz gakoak izaten dira, komaz banatuta. Sartzen duzun etikeraren bat dagoeneko baldin badago, etiketa horrekin lotuta geratuko zara. Ez badago, etiketa berria sortuko da. Etiketa bat interesgune eta blog sarrera batekin lotuta badago, bi orriak agertuko dira.


Tags.PNG

Etiketen orriak

Moodle-n etiketa bakoitzak orri bat du berarekin lotuta. Etiketa horrekin lotutako informazioa eta baliabideak eskaintzen dizkio edozein erabiltzaileri etiketa-orriak. Etiketa batek deskribapena, erlazionatutako etiketekiko loturak, etiketarekin lotutako erabiltzeileen zerrenda eta erlazionatutako baliabideak dituzten moodleko blokeak ditu.


moodle tag page.png


  • Etiketaren izena edo edukia desegokia bada, erabiltzaileak "Etiketa desegokia da" esteka saka dezake horren berri emateko. Etiketen funtzionaren erabilera egokia mantentzeko ardura duenari aukera emango zaio horrela egin beharrekoa egiteko: konpondu edo etiketa ezabatu. Begiratu Etiketak kudeatu.
  • Erabiltzaileak blokeak editatzeko baimena badu, aukera izango du etiketa-orrian agertuko diren blokeen ezarpenak aldatzeko.

Etiketa-lainoa

Etiketa guztiak ikusteko modu eraginkorra etiketa-lainoa gehitzea da. Etiketa-laino etiketa ezberdin guztiak erakusten dituen blokea da. Etiketa-lainoa agertarazteko, sartu kudeatzaile gisa, sakatu "Edizioa aktibatu" orri nagusian eta aukeratu Etiketak zabaltzen den Blokeen menuan.

Etiketa bakoitzaren tamaina berarekin lotutako item kopuruak ezartzen du. Zenbat eta etiketa handiagoa izan, orduan eta item gehiago izango ditu berarekin lotuta.


Moodle.org Tag Cloud

Etiketen ezarpenak

Berez, funtzio hau gaituta dago. Behar ez bada, etiketen funtzioa desgaitu egin dezake kudeatzaileak Kudeaketa > Segurtasuna Gunearen politikak-en dagoen etiketak erabili laukitxoa erabilita.

Ikusi halaber

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)