Denbora-mugarik gabeko galdetegi-erabiltzailea rola

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Denbora-mugarik gabeko galdetegi-erabiltzailea rolak aukera ematen dio erabiltzaileari denbora-muga ezarrita duen galdetegiari denbora-mugarik gabe erantzuteko.

Rolaren ezarpenak

  1. Jo hona: Kudeaketa > Erabiltzaileak > Baimenak > Rolak definitu.
  2. Sakatu "Gehitu beste rol bat" botoiari.
  3. Eman izena rolari, adib. Denbora-mugarik gabeko galdetegi-erabiltzailea, izen laburra eta deskribapena.
  4. Aldatu mod/quiz:ignoretimelimits gaitasuna eta baimendu.
  5. Sakatu "Gehitu beste rol bat" botoiari.

Rola esleitu

Rola sistema, ikastaroa edo modulua testuinguruan eslei daiteke, denbora-mugarik gabe edozein ikastarotako galdetegietan, ikastaro jakin batzuetako galdetegietan edo galdetegi jakinetan aritu behar duten kontuan hartuta.

Erabiltzaileari denbora-mugarik eza galdetegi guztietan gaitzeko:

  1. Jo hona: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rol globalak esleitu.
  2. Aukeratu denbora-mugarik gabeko galdetegi-erabiltzailea rola esleitzeko.
  3. Aukeratu erabiltzailea balizko erabiltzaileen zerrendatik, eta erabili ezkerretarako geziaren botoia erabiltzaileen zerrendara eramateko.

Iruzkina

Metodo honek ikasleari aparteko denbora emateko aukera ematen dizu bakarrik. Edo hobeto esanda, hau eginda, Moodle-k ez du inongo denbora-mugarik ezarriko. Aparteko denbora jakin bat eman behar baduzu, % 50 gehiago adibidez, beste bide bat hartu beharko duzu. Adibidez, ikaslea kontrolatzeko zaintzaile bat erabil dezakezu. Edo ikasleei jakinarazi ahal diezu Moodle-k kontrolatu egiten duela zenbat denbora ematen duen ikasleak saiakera bakoitzean eta eskatu euren burua kontrolatzeko.

Ikusi halaber