Datu-basearen eremuak

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:08, 19 Urtarrila 2007
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Eremu-mota asko gainera ditzakegu eta gure datu-basea osatuko dute. Eremu bakoitzak datu-mota ezberdinak har ditzake, interfaze ezberdinak erabilita. Nahi ditugun eremuak sortutakoan gainera dezakegu informazioa datu-basean.

Eremua informazio-unitatearen izena da. Datu-baseko sarrera bakoitzak hainbat motatako eremu asko izan dezake. Adibidez, 'gehien gustatzen zaidan kolorea' izeneko testu-eremua bertan idazteko, edo 'herria' izeneko menua bertako herrien zerrendatik aukeratzeko. Datu-basea osatzen duten itemei buruzko garrantzizko informazioa biltzen utziko digu hainbat eremuren konbinaketak.

Lehendabizi, sortu eremua

Eremuaren izena eta deskribapena

Eremu guztiek behar dute izena eta deskribapena sortzean.

Eremu motak

Aukeratzeko kaxa

Aukeratzeko kaxa bat edo gehiago sortzeko aukera ematen du. 'Aukerak' izenekoan idatzitako lerro bakoitza sarreraren edizio-leihoan aukeratzeko kaxa bat bezala agertuko da. Sarrera editatzsean aukeretako bat edo gehiago aukeratu ahal izango dugu eta sarrera ikustean dagokion eremuan aukeratutako auker(ar)en testua agertuko da (aukera bat baino gehiago egin bada bata bestearen azpian agertuko dira, ez lerro berean). Irrati botoiak erabil daitezke erabiltzaileak sarrera editatzean aukera bakarra egin ahal izateko.

Aukera anitzeko kaxak erabil daitezke, adibidez, filmen datu-basean, beldurrezkoak, westerrak,e.a. bereizteko. Kasu honetan genero konbinaketak egin litezke, adibidez beldurrezkoa-komedia edo komedia-wester.

Menua (aukera anitza) eremuak aukerak egitea ere ahalbidetzen du baina menuan sakatuta (eta hori ez da askotan aukera bat egitea bezain agerikoa).

Data

Urtea, hilak eta egunak erakusten dituen zerrendan aukeratuta sar dezakete erabiltzaileek data.

Fitxategia

Erabiltzaileei euren ordenagailutik fitxategi bat igotzeko aukera ematen die. Irudi fitxategia bada hobe litzateke irudia eremua aukeratzea.

Menua

Aukeratzeko kaxaren antzekoa da baina 'aukerak' eremuan idatzitako testua zabaltzen den zerrenda bezala aurkeztuko da sarrera editatzean. Aukeretako lerro bakoitza zabaltzen den zerrendako aukera bat izango da.

Menua (aukera anitza)

Aurrekoaren antzekoa baina sarrera sartzean aukera bat baino gehiago egiteko aukera ematen dio erabiltzaileari kontrol edota letra larrien teklak sakatuta xaguari sakatzen dion bitartean. Aukera anitzak egiten ere uzten duen Aukeratzeko kaxa erabiltzea baino zailxeagoa da.

Zenbakia

Erabiltzaileei zenbaki bat idazteko eskatzen die. Osoa izan behar du zenbakiak, eta negatiboa ere izan daiteke (adibidez: -2,-1,0,1,2,3,...). Zenbakiak ez diren karakterak idazten badira idatzitakoak eta ondorengoak ez dira agertuko edo, zenbakirik ez badago, emaitza zero izango da. Adibidez: "3.14" "3" bihurtuko da; "1,000,000" "1"; eta "sei" "0" bezala agertuko da.

Irudia

Erabiltzaileari bere ordenagailutik irudi fitxategi bat igotzen utziko dio.

Irrati botoiak

Emandakoen artean erabiltzaileak aukera bat egitea ahalbidetzen du. Gainera, aukeratutakoan bakarrik gorde ahal izango du sarrera. Bi aukera kontrajarri bakarrik badaude (adibidez egia/gezurra, bai/ez), aukeratzeko kaxa anitza erabil daiteke, nahiz eta horrela erabiltzaileak inongo aukera egin gabe ere gorde daitezkeen sarrerak.

Testua

Erabiltzaileek gehienez 60 testu-karakter idaz dezakete. Testu eremua erabil daiteke testu luzeagoetarako edo formatu-mota jakinen bat behar duten testuetarako.

Testu eremua

Testu luzea idazteko aukera ematen du eta foroan idazten denean bezala testuari formatua gaineratzea.

URLa

Erabiltzaileari URL bat idazteko eskatzen dio. URL-a autoestekatu aukeratzen bada hiperesteka gisa agertuko zaigu. Bestalde, estekarako behartutako izenean zerbait idazten bada horixe izango da hiperestekan erabilitako testua. Adibidez: egileei buruzko datu-basean interesgarria izan daiteke egilearen web-orria gaineratzea. 'Web orria' idazten bada estekarako behartutako izen bezala, sarreraren Web orria testuan sakatzean idatzitako URLra izango dugu sarbidea.