Blogak 2.0

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Oharra: Orri honek Moodle 2.0tik aurrera blogek dituzten berezitasun nagusiak azaltzen ditu. Moodle-ren edozein bertsiotarako blogen inguruko informaziorako, begiratu Blogak.

Moodle 2.0


Blogaren iruzkinak

Blogetan iruzkinak gaituta daude berez. Funtzioa desgaitu egin daiteke hemendik: Gunearen kudeaketa > Itxura > Blogak.

Kanpoko blogak

Erabiltzaileek Blogger edo Wordpress erako kanpoko blogak erregistra ditzakete, bertako sarrerak automatikoki beren Moodle blogean sar daitezen. Kudeatzaileak ezar dezake erabiltzaile bakoitzak zenbat kanpoko blog esteka dezakeen bere Moodle blogean (berez 1) eta zenbatero arakatzen duen Moodle-k kanpoko bloga sarrera berriak ekartzeko (berez 24 ordu) hemen: Gunearen kudeaketa > Itxura > Blogak.

Blog-loturak

Blog menua blokea zeregin-orri batean

Bi gaitasun berrik:

aukera ematen diote erabiltzaileari bloga bere ikastaroa edo jarduera jakin batekin lotzeko. Blog menua blokeak sarrera bat gehitzeko kontestuaren araberako estekak eskaintzen ditu.

Desgaitu egin dezake funtzioa kudeatzaileak hemen: Gunearen kudeaketa > Itxura> Blogak.

Ikastaro-blogak

"Blog formatuan azaltzen den foro estandarra" foro mota berriak ikastaro-blog bezala funtzionatuko duten foroak sortzeko aukera ematen dio irakasleari.

Aldez aurretik blogen ikusgarritasunean "Erabiltzaileek ikastaro bat konpartitzen dutenen blogak bakarrik ikus ditzakete" edo "Erabiltzaileek talde bat konpartitzen dutenen blogak bakarrik ikus ditzakete" ezarrita zuten eta 2.0-ra eguneratzen diren guneetan blogak blog erako foro bihurtuko dira.