Blog-etiketak gehitu/ezabatu

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:43, 2 Martxoa 2009
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Etiketa bat blog-sarrera bati lotutako garrantzizko hitz-gakoa edo terminoa da, sarrera deskribatzen duena eta bilaketa-helburuz hitz-gakoetan oinarritutako informazio-sailkapena ahalbidetzen duena. Blog-sarrera bakoitzak berarekin lotutako etiketa bat edo gehiago izan ohi du.

Blog-etiketa berriak gehitu ditzakezu blog-sarrerak gehitzen edo editatzen dituzuean edo Blog Menua blokeko "Gehitu/ezabatu etiketak" esteka erabilita.

Etiketa-motak

Bi etiketa-mota daude:

  • Erabiltzaileak definitutako etiketak - edozeinek gehi ditzakeen etiketa pertsonalak
  • Etiketa ofizialak - kudeatzaile batek gehituak eta guneko edozein erabiltzaileek erabil ditzakeenak. Etiketa ofizialak Guneko kudeaketa blokean gehitzen dira hemendik: Itxurak -> Etiketak kudeatu (Moodle 1.9). Aurreko bertsioetan kudeatzaileek blog-sarrera bat editatzean gehitzen zituzten etiketa ofizialak aparteko eremu batean.

Irakasle gisa etiketa ofizial bat gehitu behar baduzu, jarri harremanetan zure kudeatzailearekin eta eskatu moodle/blog:manageofficialtags gaitasuna baimentzeko. Gaitasun hau zaharkituta geratu da Moodle 1.9-n.

Ikusi halaber