Bisitari-rola: berrikuspenen arteko aldeak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
No edit summary
No edit summary
7. lerroa: 7. lerroa:
'''Ezin dute''':
'''Ezin dute''':


* Eztabaidetera mezurik bidali
* [[Foroak|Foroetako]] eztabaidetera mezurik bidali
* [[Wikiak|Wiki]] orriak editatu
* [[Wikiak|Wiki]] orriak editatu
* Galdetegiei erantzun
* Galdetegiei erantzun

Noizko berrikusketa: 07:59, 21 Otsaila 2007

Moodle-k badu berez "Bisitarien kontua". Jendeak bisitari gisa sartu ahal du sarrerako pantailan "Bisitari gisa sartu" botoiari sakatuta. (Kudeatzaileak gaitu edo ezgaitu dezake botoi hau.)

Ikastaro jakin batean, irakasleak erabakitzen du bisitariei sartzen utzi ala ez.

Bisitariek "irakurri bakarrik" sarrera dute BETI - honek esan nahi du ezin dutela mezurik bidali edo benetako ikaslei ikastaroan oztoporik sortu.

Ezin dute:

  • Foroetako eztabaidetera mezurik bidali
  • Wiki orriak editatu
  • Galdetegiei erantzun
  • Zereginak bidali
  • Glosategien eduki eta iruzkinetan parte hartu
  • SCORM paketeen edukia ikusi (jarraipena egiten delako)

Ezaugarri hau erraz kudeatzen da lankide batek zure lanari begira bat egitea nahi duzunean, edota ikaslegaiei matrikulatu aurretik ikastaroa ikusten uzteko.

Kontuan izan bi era daudela bisitarien sarrerarako: partaide-giltzarekin edo gabe. Partaide giltza duten bisitariei sartzen uztea erabakitzen baduzu, bisitariak giltza eman beharko du sartzen den BAKOITZEAN (ez ikasleek bezala, hauek behin baino ez dute eman behar). Honek bisitariak kontrolatzen utziko dizu. Bisitariei giltzarik gabe sartzen uztea erabakitzen baduzu, berriz, edonor sartu ahal izango da zure ikastaroan.

Auto-matrikula

Inoiz agian nahi izango duzu jendeak konpromiso interaktiboagoa izatea aldez aurretik matrikulatu behar izan gabe. Horrelakoetan, "auto-matrikula" ezarpena gaitu ahal duzu zure ikastarorako. Honek zure Moodle zerbitzarian erabiltzaile-kontua duen edonori ikastaroan ikasle izateko aukera ematen dio. Bisitarien sarrera bezalaxe, partaide-giltza erabil dezakezu aukera hori giltza duten erabiltzaileei bakarrik emateko.