Berrien foroa

Pedro Lonbide (Eztabaida | ekarpenak) (Gaitu identifikatutako erabiltzaileak guneko berriak ikusi ahal izatea)(r)en berrikusketa, ordua: 06:14, 9 Ekaina 2009

(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Berrien foroa iragarki orokorrak egiteko foro berezia da. Ikastaro batek Berrien foro bakarra izan dezake, ez bada berrien foro bat baino gehiago onartzne duen beste sistema batetik inportatzen, behintzat.

Foro hau automatikoki sortzen da ikastaro bakoitzerako eta Moodle guneko Hasiera orrirako. Berez, erdiko guneko goiko aldean agertzen da eta irakasle eta kudeatzaileek bakarrik bidal ditzakete mezuak eta hauei erantzun. Bestalde, berezko ezapenek behartu egiten du matrikulatutako edozein Berrien forora harpidetzera.

Azken berriak blokeak erakusten ditu Berrien foroko azken eztabaiden kopuru zehatza.

Beste edozein forotan bezala, e-posta bidali ahal zaie Berrien foroan harpidetutako partaideei.

Berrien foroa kendu

Honela kendu ahal da ikastaro batetik berrien foroa:

  1. Ezabatu berrien foroa ikastaroaren hasiera-orritik
  2. Ikastaroaren ezarpenetan ezarri "Bistaratu beharreko albisteen kopurua" 0
  3. Ezabatu Azken berriak blokea
  4. Aukeran- ezkutatu berrien foroa

Gaitu identifikatutako erabiltzaileak guneko berriak ikusi ahal izatea

Berez, identifikatu gabeko erabiltzaileek ikusi egin ahal dituzte guneko berriak, eta aldiz identifikatutakoek errore-mezua jasotzen dute. (Arazo hau aztertzeko begiratu MDL-14953.)

Identifikatutako erabiltzaileek guneko berriak ikusi ahal izatea gaitzeko, hauetako bat:

  1. Jo hona: Gunearen kudeaketa > Hasiera-orria > Hasiera-orriaren rolak.
  2. Joan "Baimenak kendu" estekara.
  3. Sakatu "Autentifikatutako erabiltzaileak".
  4. Aldatu mod/forum:viewdiscussion gaitasuna eta baimendu.
  5. Sakatu "Gorde aldaketak" botoiari orriaren beheko aldean.

Edo:

  1. Jo hona: Gunearen kudeaketa > Hasiera-orria > Hasiera-orriaren ezarpenak.
  2. Ezarri hasiera-orriaren berezko rola ikaslea (ezarpen hau Moodle 1.9-tik aurrera bakarrik egin daiteke).