Autentifikazioa kudeatu

Pedro Lonbide (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:25, 24 Otsaila 2010

(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Kokapena: Kudeaketa > Erabiltzaileak > Autentifikazioa > Autentifikazioa kudeatu (edo Kudeaketa> Erabiltzaileak> Autentifikazioa Moodle 1.9 baino lehenagokoak)


Ezarri autentifikazio metodoa

Autentifikazio plugina aukeratzen Moodle 1.8-n (Autentifikazio orriaren hasiera baino ez da erakusten)

Autentifikazio metodoa ezartzeko:

  1. Joan hona: Kudeaketa > Erabiltzaileak > Autentifikazioa > Autentifikazioa kudeatu.
  2. Autentifikazioa kudeatzeko orrian, sakatu itxitako begiaren ikonoari zuk aukeratutako autentifikazio plugin(ak) gaitzeko. Moodle 1.8-tik aurrera, autentifikazio plugin bat baino gehiago aukera dezakezu (begiratu Autentifikazio anitza beherago). Erabii gora/beherako gezien ikonoak pluginak ordenean jartzeko, saioa hasteko erabilera handiena izango duena lehena jarrita.
  3. E-posta bidezko auto-erregistroa aukeratzen baduzu eta erabiltzaileek euren kontuak sortzeko aukera izatea nahi baduzu, aukeratu "E-postaren bidezko autentifikazioa" ezarpen komunen ataleko auto-erregistroan zabaltzen den menuan. Balizko erabiltzaileei "Kontu berria sortu" botoia agertuko zaie izena emateko orrian.
  4. Bisitariak sartzeko ikastaroak badituzu, ezarri erakusteko Bisitariek saioa hasteko botoia.
  5. Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.
  6. Sakatu aukeratu d(it)uzun autentifikazio plugin(ar)en ondoan dagoen Ezarpenak estekari.
  7. Konfiguratu behar diren ezarpenak eta sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Autentifikazio anitza

Moodle 1.8

Moodle 1.8-tik aurrera, autentifikazio anitza erabil daiteke. Autentifikazio plugin bakoitza erabiltzaile izen/pasahitz bat kudeatzeko erabil daiteke. Aurkitutakoan, erabiltzailea sartu egingo da eta gainontzeko pluginak ez dira erabiliko. Beraz, sarbide gehien dituen plugina eraman beharko da orriaren hasierara eta horrela lana arinduko zaie autentifikazio-zerbitzariei.

Ezarpen komunak

Auto-erregistroa

Erabiltzaileek beren kontua sortzeko baimena izatea nahi baduzu, hau da auto-erregistroa, aukeratu e-posta bidez auto-erregistroa (edo auto erregistroa onar dezakeen gaitutako beste edozein plugin, LDAP kasu) zabaltzen den menutik. Ondorioz, "Lehen aldiz sartu ahal zara hemen?" jarraipideak eta "Sortu kontu berria" botoia agertuko dira identifikatzeko orrian.

Kontuz: Auto-erregistroa gaituta, spam-sortzaileek kontuak sortzeko arriskua dago foroetako mezuak, blog-sarrerak eta bestelakoak spamerako erabitzeko. Arrisku hau txikitu egin daiteke auto-erregistroa e-posta domeinu jakinetara mugatuta, baimendutako e-posta domeinuen ezarpena erabilita (ikusi beherago). Bestela, auto-erregistroa denbora-tarte labur baterako muga daiteke eta tarte horretan erabiltzaileek kontuak sortu ondoren, berriz ere desgaitu.

Oharra: E-posta_bidezko_auto-erregistroa autentifikazio-pluginak gaituta egon behar du aldez aurretik auto-erregistratu diren erabiltzaileak plugin hau erabilita sartu ahal izateko. E-posta bidezko auto-erregistroa auto-erregistrorako metodo gisa aukeratuta aukera ematen diezu balizko erabiltzaileei auto-erregistratzeko.

Bisitariek saioa hasteko botoia

Ezkutu edo agerian jar dezakezu bisitariak sartzeko botoia izena emateko orrian. Bisitariak sartzekoe botoia ezkutatuta Moodle guneko bisitarien sarbidea desgaitu egiten da, hala ere izena eman duten erabiltzaileak matrikulatu beharra izan gabe bisitariei sartzen uzten dieten ikastarroetan sartu ahal izango dira.

Aukerazko sarbiderako URL-a

Kontuz ibili behar da honekin, izan ere URL eta oraingo izena emateko orriaren artean nahasteak gunetik kanpo utz zaitzake. Goikoa nahasten baduzu, zure datu-basetiko (table mdl_config) sarrera kendu ahal duzu adibidez mysql-rako phpmyadmin erabilita.

Ahaztutako pasahitzetarako URL-a

Moodle 1.9

Galdutako pasahitzen kudeaketa Moodle-tik kanpo egiten bada erabat, hemen zehaz dezakezu zerbitzu horren URLa. Moodle-ko "pasahitza galduta" estekari sakatzen diona URL honetan agertuko da. Ohartu honek Moodle-ren galdutako pasahitza berreskuratzeko aukera guztiak desgaitu egiten dituela, erabiltzen den autentifikazio-metodoa edozein dela.

E-posta domeinuak baimendu eta debekatu

Autentifikazioa e-posta domeinu jakin batera muga daiteke E-posta_bidezko_auto-erregistroa erabilita eta horrela, adibidez, ikastetxeko e-posta duten ikasleak bakarrik sartu ahal izango dira.

(Oharra: Moodle 1.9 baino lehenago, baimendutako eta debekatutako e-posta domeinuen ezarpena Kudeaketa> Zerbitzari > E-postan aurki daiteke.)

Mugatu domeinuak e-posta aldatuta

Moodle 1.9

Moodle 1.9.3-tik aurrera, e-posta domeinuak erabiltzaileek kontua E-posta_bidezko_auto-erregistroa erabilita sortzen dutenean bakarrik erabiltzea aukera dezakezu, hau da behin kontua sortuta, erabiltzeileek e-posta beste domeinu batera aldatu ahal dute.

ReCAPTCHA

Kontu berrirako formularioa CAPTCHA elementuduna

CAPTCHA erabiltzailea pertsona edo ordenagailua den bereiz dezakeen programa da. CAPTCHA hainbat web gunetan erabiltzen da roboten gehiegikeriak ekiditeko edo orokorrean spama sortzeko erabiltzen diren programa automatikoenak. Ordenagailuen programek ezin dute testu "okerra" irakurri gizakiek egiten duten bezala, eta beraz robotek ezin dute nabigatu CAPTCHA-k babestutako guneetan.

Moodle 1.9

Moodle 1.9.1-tik aurrera, E-posta_bidezko_auto-erregistroa-aren bidezko kontu berriari spam babesa gehi dakioke CAPTCHA elementu batekin - erabiltzailea pertsona den jakiteko erabiltzen den erronka.

ReCAPTCHA gakoak http://recaptcha.net -en lor daitezke signing up for an account-etik (doan) domenitu bat sartuta. Emandako gako publiko eta pribatuak kopiatu eta itsatsi egin daitezke orduan recaptchapublickey eta recaptchaprivatekey eremuetan, autentifikazioa kudeatzeko ezarpen orokorretan eta ondoren, aldaketak gorde.

reCAPTCHA gakoak ezartzeaz gain, e-posta bidezko auto-erregistroa ezarri behar da auto-erregistrorako autentifikazio-plugin gisa autentifikazioa kudeatzeko ezarpen orokorretan eta reCAPTCHA elementua gaitu egin behar da E-posta_bidezko_auto-erregistroa-ren ezarpenetan.

Profileko eremuen datuak markatu eta blokeatu

Erabiltzaileen kontuetarako kanpoko iturria erabiltzen duten autentifikazio-plugin askok (baina ez guztiek) aukera ematen digute profileko hainbat zehaztasun lortzeko (adibidez izena, abizena, e-posta, e.a.) Autenfikazio-plugin hauen ezarpenen orrietako Datuak Markatzeko atala erabilita profileko zehaztasun horiek guztiak nork, noiz eta nola kudeatuko diren ezar dezakegu.

Datuak markatzeko aukerak

Eremu hauek aukerakoak dira. Bete aurretik kanpoko autentifikazio-iturriko (halakorik erabiltzen baduzu) informazioa duten Moodle-ren erabitzaileen hainbat eremu aukera dezakezu, hemen zehazten dituzun eremuen artetik. Eremu hauek zuri utziz gero, ez da ezer ekarriko kanpoko autentifikazio-iturritik eta Moodle-ren berezkoak erabiliko diran horien ordez. Edonola ere, erabiltzaileak eremu horiek editatu egin ahal izango ditu identifikatu ondoren.

Eremu horiek betetzeko zehaztapenez gain, horiek nola eguneratu zehaztu ahal izango dugu (bi norabideetan, Moodle-ra edo Moodle-tik), eta horeik bloketatu egin nahi ditugun (erabiltzaileak horien baloreak ez aldatzeko) ala ez:

  • Eguneraketa lokala: Erabiltzailearen eremua kanpoko autentifikazio-iturritik eguneratzen denean:
    • Sortzean: erabiltzailearen kontua sortzen denean lehen aldiz identifikatzean
    • Sartzen den bakoitzean: erabiltzailean identifikatzen den bakoitzean (edo erabiltzaileen sinkronizazioa gertatzen denean, baldin eta autentifikazio-pluginak hori onartzen badu). Eguneraketa lokala ezarrita duten eremuak blokeatuta egon behar dute.
  • Kanpoko eguneraketa: Kanpoko autentifikazio-iturria erabiltzailearen eremutik eguneratzen denean:
    • Inoiz ez: never update the external authentication source from Moodle.
    • Eguneratzean: kanpoko autentifikazio-iturria erabiltzailearen profila eguneratzen denean eguneratuko da. Eremuak ez dute blokeatuta egon behar edizioa baimendu ahal izateko.
  • Blokeatu balorea: erabiltzaileek hainbat eremu aldatzea ekiditeko (adibidez, ikasleek profileko informazioan eduki ezegoki edo gezurrekoa gehitzea), guneko kudeatzaileak blokeatu egin ditzake profileko eremuak. Normalean ideia ona da profileko eremuak blokeatzea kanpoko autentifikazio sistemak datu hauek mantentzen ari bazara.
    • Blokeatu gabea: eremua ez dago blokeatuta eta edozein unetan edita dezake erabiltzaileak.
    • Blokeatu gabea hutsi badago: Eremua bloketatu gabe egongo da hutsi badago, baina erabiltzaileak informazioren bat sartzen badu, blokeatuta geratuko da eta ezin izango da inoiz editatu.
    • Blokeatuta: eremua blokeatuta dago eta erabiltzaileak ezin du editatu.

Autentifikazio-mota bat baino gehiago erabiltzen baduzu (adibidez IMAP eta eskuzkoa), autentifikazio-aukeretan ezartzen eta blokeatzen dituzun eremuak autentifikazio-plugin jakin horretarako dira. Autentifikazio-plugin bakoitzak du eremuak ezarri eta blokeatzeko bere ezarpena.

Gogoratu eremuen blokeoa egiaztatzea kontu-mota horrexekin sartuta! Eskuzko kontuarekin egiaztatu baina IMAP kotuetarako aplikatu baduzu eremuen blokeoa, ez duzu jakingo funtzionatzen duen ala ez!

Ikusi halaber