Ausazko galderak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Nola gehitu ausazko galderak galdetegietan

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile bezala, ikastaroaren orri nagusira joan.
  2. Edizioa aktibatu.
  3. Galdetegi berria gaineratu ala lehendik zegoen bat editatu nahi duzun erabaki.
  4. Galdetegiaren hasierako formularioa bete (edo zerbait egokitu, lehengo galdetegia baldin bazen)eta Aldaketak gorde sakatu.
  5. Aukera ezazu galderen kategoria eskuineko zutabean.
  6. Agertuko zaizun galdera-zerrendatik galdetegian gaineratu nahi dituzun ausazko galderak aukeratu. Horretarako, galdera bakoitzaren aurrean dagoen aukera-leihatilan klik egin behar duzu.
  7. Ziurta ezazu aukeratutako galdera-kopurua kategorian dagoen kopuru bera edo txikiagoa dela.
  8. Gehitu galdetegira botoia sakatu.

Garrantzizkoa

  • Beharrezkoa da Moodle-ren 1.5 bertsioa izatea gutxienez.

Iradokizunak

  • Aukertutako kategoriako galderen zailtasuna antzeko izan behar da. Bestela, galdera bakar batzuk aukeratzen baditugu, oso galdetegi errezak sortzeaz gain, ez dira batere ausazkoak izango.