Aholkuak eta trikimailuak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)

Irakasleek sarri egiten dituzten galderak eta hainbat aholku eta trikimailu aurkituko duzu hemen. Ez ahaztu Moodle Doc-etan badirela ikastaro baten xehetasunei buruzko beste orri batzuk ere. Orri honen bukaerako "Irakasleak" kategoriak aurkibide ederra du eta foroan ere aurkituko dituzu aholku eta trimimailuak.


Nola behartu derrigorrezko izen ematea ikastaro batean?

HTML bloke batean jar dezakezu ikastaro baterako esteka, zabaltzen den baliabideen menua edo beste edozein metodo erabilita eta gero ondorengo URL erabili (zeinetan 999 izango den zure ikastaroaren ID-a):

http://zuremoodlegunea.com/moodle/course/enrol.php?id=999&confirm=1

Nola txertatu web orria ikastaro batean?

Etiketa motako baliabide batean in iframe erabilita moodle-ren pantaila baten erdiko aldean kanpoko zein barruko web orriak zabaltzeko aukera dago (orri horretarako esteka bakarrik ipini beharrean)

Nola:

  • Sortu etiketa bat
  • Zabaldu HTML kodea editatzailearen botoia erabilita <>
  • Txertatu hau bezalako kodea: <iframe width="100%" height="200" align="middle" src="http://www.google.com" border="0"></iframe>

Nola kopiatu nire ikastaroa edo horren zati bat?

Hainbat modutan egin daiteke.

  • Ikastaroaren datuak inportatu izango da modurik zuzenena. Ikastaroetako materiala jarduera motaren arabera ekartzen du. Adibidez: baimena duen ikastaro bateko ikasgai guztiek inporta ditzake beste ikastaro batera, baina ez ikasgai bakar bat.
  • Segurtasun kopia eginda. Moodle-ren bertsio bakoitzak segurtasun kopiak egiteko aukera ezberdinak ditu. Ikastaro bat kopiatzeko oinarrizko prozesua segurtasun kopia egitea da eta ondoren "ikastaro berria" aukeratzea segurtasun kopia berreskuratzean.
    • Aukeratu zein aukera gorde BEHAR DUZUN eta zein, zure kopiak behar duzuna izan dezan eta ez gehiago. Adibidez, ikastaro berrian ez baduzu ikasleen informaziorik eta fitxategirik ikusi nahi, ez sartu horiek segurtasun kopian.