Ikastaroaren ezarpenak
Kategoria
Sistemako kudeatzaileak hainbat ikastaro-kategoria ezarri ahal ditu. Adibidez, Zientzia, Humanitateak, Osasuna, e.a.
Aukera ezazu kategoria egokiena zure ikastaroarentzat. Aukeraren arabera, ikastaroen zerrendan puntu batean edo bestean agertuko da, eta horrela ikasleek ikastaroa errezago aurkitzea medesetuko duzu.
Izen osoa
Ikastaroaren izen osoa pantailaren goiko aldean azaltzen da eta baita ikastaroen zerrendan ere.
Izen laburra
Erakunde askok ikastaroak modu laburrean izendatzeko sistema dute, adibidez, BP102 edo 4H-LIT. Dagoeneko hori eginez gero, hemen jarri. Horrelako izenik erabiltzen ez baduzu ere, bat sortu hemen. Izen luzea egokia ez den lekuetan erabiliko da, ePosten izenburuan adibidez.
Ikastaroaren ID zenbakia
Laburpena
Laburpena ikastaroen zerrendan agertuko da.
Formatua
- Aste-formatua
- Ikastaroa asteka antolatzen da, hasiera- eta amaiera-datak dituela. Aste bakoitzak bere jarduerak ditu. Horietako batzuen iraupena, egunariarena kasu, astea baino luzeagoa izan daiteke.
- Gai-formatua
- Aste-formatuaren antzekoa da, baina asteka antolatu beharrean, gaika antolatzen da. Gaiek ez dute denbora-mugarik, eta horregatik data zehaztu behar da.
- Formatu irekia
- Formatu hau orri nagusian agertzen den foro irekiari begira eginda dago. Ez da formatu pedagogikoa. Komunitateko partaideen arteko informazio-trukea mesedetzeko pentsatuta dago.
Ikastaroaren hasiera-data
Matrikulazio-pluginak
Berezko rola
Ikastaro irekia
Izen emateko epea=
Matrikulazioaren bukaera-dataren oharra
Aste/Gai kopurua
Taldeak egin ala ez
Eskuragarritasuna
Partaide giltza
Bisitari-sarrera
Bisitariek ikastaroan sartzeko baimena izango duten aukeratu ahal duzu hemen.
Jendea bisitari gisa sartu daiteke "Saioa bisitari gisa hasi" botoia sakatuz saioa hasteko leihoan.
Bisitariek "irakutzeko baimena soilik" dute- hau da EZIN DUTE mezurik bidali edo ikastaroa ikasleen kalterako nahastu.
Hau jendeari ikastaroa erakusteko eta ikasleek apuntatu aurretik ikusteko aukera izan dezaten erabilgarria izan daiteke.
Bi bistari sarrera moten artean aukeratu dezakezu: Partaidetza giltzarekin edo partaidetza giltza gabe. Sarrera soilik partaidetza giltza duten bisitariei baimentzen badiezu, bisitariek ikastarora sartzen diren GUZTIETAN sartu beharko dute giltza (ikasleak ez bezala, hauek behin bakarrik sartu behar dute). Honek bisitariak mugatzea baimentzen dizu. Giltza gabeko bisitariei sarrera baimentzen badiezu edonor sartu daiteke zuzenan ikastaroan.