Kokapena: Gunearen kudeaketa > Ikastaroak > Segurtasun-kopiak
Segurtasun-kopien ezarpenen orriak ikastaroen segurtasun-kopia automatikoen ezarpenak eta berauen planifikazioa gaitzeko aukera ematen dizu.
Ikastaroen segurtasun-kopia automatikoek ikastaro bateko segurtasun-kopiaren funtzio berberen arabera funtzionatzen dute. Ideia ona da segurtasun-kopiak zure zerbitzaria lanean ari ez denerako programatzea. Segurtasun-kopia ikastaro guztietarako abiaraztea prozesu astuna izan daiteke, beraz ez zenuke egin behar ikasle piloa ari denean zerbitzarira jotzen.
Segurtasun-kopia egiteko ezarpenak
Segurtasun-kopia bat egiteko:
- Sakatu Martxan laukitxoari. Honek aktibatu egiten du segurtasun-kopia automatikoen sistema.
- Aukeratu segurtasun-kopia egiteko asteko egunak.
- Aukeratu segurtasun-kopia egiteko ordua. Zerbitzari askorentzat, ordurik onena goizean goiz izan ohi da.
- Ezarri "Non gorde..." atala. Ahal baduzu, aukeratu beste makina bateko segutasun-kopien direktorioa edo Moodle ez dagoen beste unitate bat, ez duzu nahiko zure segurtasun-kopiak ere zure Moodle gunea izorratzen denean izorratzea. Eremu hau zuri utziz gero, segurtasun-kopiaren zip fitxategiak ikastaro bakoitzaren fitxategien direktorioko segurtasun-kopiaren direktorioan gordeko dira.
- Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.
Behin segurtasun-kopia egiteko ezarpena eginda, Moodle-k automatikoki sortuko ditu zure ikastaro guztien fitxategiak zerbitzarian zuk esandako unean. Segurtasun-kopia egindakoan, Moodle-k e-posta bidaliko dizu segurtasun-kopiaren egoeraren berri emanez.
Oharra: 1.6-tik aurrera, ikastaroen segurtasun-kopiek automatikoki uzten dituzte alde batera ikasleen eskura ez dauden ikastaroak ETA azken hilabetean aldaketarik izan ez dutenak.
Ikastaroaren segurtasun-kopia vs. gunearen segurtasun-kopia
- Ikastaroaren segurtasun-kopia garestiagoa da denbora eta CPUren erabilerari dagokionean. Zure gunea berriz ere martxan egoteko denbora luzeagoa izango da.
- Ikastaroen segurtasun-kopiak oso erabilgarriak dira berriz ere erabiltzeko ikastaroen kopia "freskoak" lortzeko edo banaka banatzeko; hala ere, ez dira inoiz erabili behar oinarrizko segurtasun-kopia sistema gisa (ez bada zure hostalariak ez dizula uzten guneko segurtasun-kopiak egiten).