Nola gaitu web-zerbitzuak kanpoko sistementzat

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 2.0

Kudeatzaile batek web-zerbitzua kanpoko sistementzat nola gaitzen duen azaltzen du dokumentu honek.

Token bidezko autentifikazio-metodoa

Bi era daude kanpoko zerbitzu bat Moodle-n autentifikatzeko. Lehenengoa seguratasun-giltza bat erabiltzea (token ere esaten zaio), bestea erabiltzaile izen/pasahitzarekin. Kapitulu honetan Moodle kudeatzaile batek web-zerbitzua kanpoko sistementzat segurtasun-giltzarekin nola gaitu azaltzen dugu.

Gaitu web-zerbitzua Moodle-n

  Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Funtzio aurreratuak
Markatu Gaitu web-zerbitzuak aukera eta Gorde aldaketak

enable ws option.png

Gaitu protokolo bat

  Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Pluginak > Web zerbitzuak > Protokoloak kudeatu
Gaitu nahi duzun protokoloa (SOAP, REST, XMLRPC, AMF...)

ws manageprotocal settings.png

Erabiltzaile berria sortu

  Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak > Kontuak > Beste erabiltzaile bat gehitu
Eremuak bete eta Profila eguneratu eragiketa aukeratu

Gaitu erabiltzaile jakinei gaitasuna

protokoloetarako

aktibatutako protokoloa (webservice/rest:use, webservice/soap:use,...) gaitasuna baimendu behar diezu erabiltzaile jakin horiei

Funtzioak dituen zerbitzu bat sortu

  Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Pluginak > Web-zerbitzuak > Kanpoko zerbitzuak
  Sakatu pertsonalizatutako zerbitzu berria Gehituri

externlservices settings.png


Gehitu zerbitzu-orri pertsonalizatu berria

Zerbitzu bat web-zerbitzu funtzio multzo bat da. Berez web-zerbitzuko autentifikazio-metodoa erabiltzen duen edozein erabiltzailek deitu ahal du zerbitzua. Zerbitzu bat hainbat erabiltzaileri mugatzeko Baimendutako erabiltzaileak aukeratu behar duzu.

  Sartu izena, markatu gaitu
  Markatu Baimendutako erabiltzaileak
  Sakatu Gorde aldaketak-i

Aukeratu Baimendutako erabiltzaileak

Gehitu funtzioa zerbitzuari

  Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Pluginak > Web-zerbitzuak > Kanpoko zerbitzuak
Sakatu Funtzioak estekari sortu berri den zerbitzurako


Zerbitzuen funtzioen orria

  Aukeratu Gehitu funtzioa eragiketa eta ondoren, aukeratu funtzioa eta Gorde aldaketak

wsfunctionadmin.png

selectservicefunction.png

Kudeatzaileak sortzen du token-a erabiltzaile jakin batentzat

sortu token-a erabiltzaile batentzat

eman token-a erabiltzaileari

Bezeroa Moodle-rekin konekta daiteke eta ikusi token-a bere "segurtasun-giltzak" orrian.

Aldagaia: autentifikazio-metodo arrunta

Autentifikazio-metodo hau eta token-a ezberdinal dira neurri batean. Bezeroak erabiltzaile-izena/pasahitza bidaltzen ditu token-aren ordez. Pausu guztiak berdintsuak dira baina kudeatzaileak ez du sortu behar inongo token-ik eta ondorengo pausuak eman behar ditu:

Gaitu web-zerbitzuen autentifikazio-plugina

  Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak > Autentifikazioa > Autentifikazioa kudeatu
Gaitu Web-zerbitzuak

ws manageauth settings.png

Sortu erabiltzaile berria

Honetarako pausuak eta token autentifikazioarenak ezberdinak dira neurri batean.

  Ezarpenak blokea > Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak > Kontuak > Beste erabiltzaile bat gehitu
Aukeratu Web-zerbitzuak aukera Aukeratu autentifikazio-metodoan. Erabiltzaile honek ez du aukerarik gunean identifikatzeko baina bai web-zerbitzuan sartzeko. Osatu gainontzeko eremuak eta aukeratu Eguneratu profila eragiketa

ws authentication settings.png