Irakasleentzako lehen urratsak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Hasteko

Artikulu hau Moodle-ren ezaugarri nagusiak laburbiltzera dator, baina kontuan hartu irakaslearen ikuspuntik aztertu nahi dituela egunerokoan Moodle modu egokian erabili ahal izateko funtzionamendu-oharrak.

Moodle Docs-en Irakasleentzako artikulu guztiak irakur ditzakezu.

Dokumentu honetan gertatutzat ematen dugu zure web guneko kudeatzaileak Moodle instalatuta daukala eta ikastaro batean jarri zaituela irakasle, horretan lehenbiziko probak egin ahal izateko.

Halaber, ikastaro horretan irakasle gisa sartu zarela suposatuko dugu, eta beraz, ikastaroa editatzeko baimena duzula. Zure ikastaroan sartzeko arazoak badituzu, trikimailu batzuk eskainiko dizkizugu laguntzeko.

Atal edo koadroetan banatzen da ikastaroaren orri nagusia. Ikastaroa baliabideak eta jarduerak gehituz osatzen da, beti ere jarduerak editatzeko aukera izanez. Moodle-n idazten dugunean, hainbat testu-formatu ditugu eskura, bai eta HTML formatua ere.

Hainbat aukera ditugu ikasleak matrikulatzeko eta ikastaro baten barruan taldeetan banatzeko.

Beheko irudian astekako formatua duen ikastaro berria azaltzen da, edizioa aktibatua dago eta alboetako zutabeetan hainbat bloke daude. Baliabideak eta jarduerak orain gainera daitezke.


Course edit on new 3.jpg

Ikastaroa editatu

Jarduerak edo baliabideak gehitu edo editatzeko edizioa aktibatu behar dugu. Ikastaroaren orri nagusiko goialdean, eskuinetara, dagoen Edizioa aktibatu izeneko botoian klik eginda aktibatuko dugu, edo bestela Kudeaketa blokean dagoen izen bereko estekan sakatuta. Botoi berean edo estekan berriro sakatuta, edizioa desaktibatuko dugu (orain Edizioa desaktibatu izena izango du).


Edizioa aktibatuta, ondoko ikonoak azaltzen dira:

Ikonoa Izena Ekintza
Edit.gif Edizioa Jarduera edo baliabidea aldatzen du
Help.gif Laguntza Laguntza-testuak erakusten ditu aperteko leiho batean
Hide.gif Ezkutatu Ikastaroko ikasleei jarduerak edo baliabideak ezkutatzen dizkie. Ikonoa gero itxitako begiarena izango da.
Show.gif Erakutsi Ezkutatutako elementuak ikusgai uzten ditu. Ikona gero zabalik dagoen begia izango da
Right.gif Koskatu Ikastaroko elementuak alboetara mugitzen ditu.
Move 2.gif Mugitu Ikastaroko elementuak gora edo behera mugitzen ditu
Movehere.gif Hona mugitu Mugitu ikonoan klik egindakoan agertzen da eta elementu kokapen berria
Delete.gif Ezabatu Aukeratutako elementua betiko ezabatzen du
Marker.gif Nabarmendu Koadroa egungo gisa nabarmentzen du.
One.gif Koadro bakarra Egungo koadroa baino ez du erakusten, gainerako guztiak ezkutatuta.
All.gif Koadro guztiak Ikastaroaren koadro guztiak erakusten ditu.


Jarduera-moduluak

Jarduera editatzeko menua - Moodle 1.8.2

Hainbat jarduera-modulu ditugu eskura gure ikastaroan gehitzeko. Ikasleen lanak zereginen edo tailerren bidez jaso eta kalifika ditzakegu. Automatikoki ere egin daitezke kalifikazioak galdetegien bidez edo Hot Potatoes motako ariketak gaineratzeko aukera ere badugu.

Komunikazioa nahiz eztabaidak txat-gelatan eta foroetan gauza daitezke eta inkesta xumeen bidez ikasleen iritzia jaso dezakegu. Ikasleek modu kolaboratiboan ere aritu daitezke wikiei esker. Blogak ere eskura dituzte.

Edukia ikasgaien eta scorm direlakoen bidez aurkeztu eta kudeatu ahal dira. Irakasleak ikastaro baten hitz-gakoak glosategietan bil ditzake eta horretarako aukera ere ikasleei eman.

Inkesta xumeak eta datu-baseak oso jarduera erabilgarriak izaten dira edozein ikastarotan.

Baliabideak

Moodle-k gure ikastaroetan baliabide-multzo handia onartzen du eta horrela eduki-mota asko gainera dezakegu oso modu errezean.

Testu-orria formaturik gabe idatzitako orri sinplea da. Izatez ez dira oso erakargarriak, baina informazio jakinen bat gaineratzeko balio dute. Zure orriari aukera gehiago eman nahi izanez gero, orduan onena web orria gehitzea da, eta horretan Moodle-k barne dakarren WYSIWYG izeneko editorea erabili.

Norberak baliabidea lehendik izan dezake euskarri elektronikoan eta litekeena da Fitxategi edo web gune batera lotu nahi izatea, edo direktorio batean jarritako eduki guztiak ikasleen esku uztea. IMS paketea baldin baduzu, ikastarora gehi dezakezu.

Ikastaroaren koadroren batean argibideak edo informazioa tartekatzeko, etiketa erabil dezakezu.

Blokeak

Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu, eta erdiko zutabean ikastaroaren edukiak berak. Blokeak gehitu, ezkutatu, ezabatu edo alboetara zein gora nahiz behera alda daitezke, edizioa aktibatuta dagoenean.

Blokeek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dizkiete irakasleei nahiz ikasleei. Moodle-ren bertsio estandarrean 16 bloke daude sartuta daude baina badira estandarrak ez diren blokeak, nahi izanez gero, kudeatzaileak gainera ditzakeenak.

Ikastaroko elementuak editatzeko baimena duten irakasleek Kudeaketa blokea ere izaten dute.

Gomendio orokorrak

  1. Harpidetu zaitez foro guztietara zure ikasgelan gertatzen ari den guztiaren berri izan dezazun.
  2. Anima itzazu ikasleak bere erabiltzaile-profila betetzera (argazkia barne) eta irakur itzazu guztiak. Horrek beraien ondorengo idazkiei testuinguru bat ematen lagunduko dizu eta beren beharrei egokiago erantzutea erraztuko dizu.
  3. Zure oharrak "Irakaslearen foro" pribatuan gorde (Kudeaketan). Irakasleak talde-lanean arituz gero oso erabilgarria da.
  4. Erabil ezazu "Agerraldiak" lotura (Kudeaketan) agerraldi guztiak irakurtzeko. Hor 60 segunduro eguneratzen den leiho bat agertzen da eta azken orduan izandako aktibitatea erakusten du. Egunean zehar irekita mantenduta, ikastaroaren mugimenduaren gorabeherak ikus ditzakezu eta gertatzen denarekin kontaktuan mantendu.
  5. Erabil ezazu "Jardueraren txostena" (partaide guztien zerrendan dago izen bakoitzaren ondoan, edo bestela edozein erabiltzaileren profilean). Honen bidez jakingo dugu pertsona bakoitza zertan ibili den ikastaroan zehar.
  6. Ikasleei azkar erantzun. Ez utzi geroko, berehala egin. Bestela, sor daitekeen mezu atzeratuen bolumenarekin itotzea erraza izateaz gain, zure ikastaroan komunitate-sentzazioa sortu eta mantentzeko oztopoa izan daiteke.
  7. Ez izan saiakeren beldurrik: gauzak askatasunez ikutu eta aldatu. Moodle ikastaro batean zaila da zerbait apurtzea, eta egiten baduzu ere konponketa erraza izan ohi da.
  8. Erabil ezazu orriaren goiko aldean dagoen nabigazio-barra. Horrela berehalakoan jakingo duzu non zauden eta galdetzea ekidingo du.


Esteka interesgarriak