Iragazkiak

MoodleDocstik
(Hemendik dator Iragazkiak (Kudeatzailea))
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )

Kokapena: Gunearen kudeaketa > Moduluak > Iragazkiak > Iragazkiak kudeatu

Idatzitako testua aldatu egin daiteke eta bestelako emaitza lortu iragazkiak erabilita.

Iragazkiak kudeatzeko orriak testuari zein iragazki eta zein ordenatan aplikatuko zaizkion zehazten du. Hortik ere iragazki batzuen menu-orrira joateko modua dugu. Iragazkiak erabiltzaileei erakutsi baino pixka lehenago aplikatzen dira eta horregatik testua alda daiteke 'azken momenturaino'.

Iragazkiak 'pluginen' antzeko baliabideak dira. Informazio gehiago ondoko estekan: http://download.moodle.org/modules/filters.php.

Erabili nahi dituzun iragazkiak aukeratzeko, begiaren ikonoaz baliatu behar duzu. Gaitutako iragazkiak aplikatze-ordenaz aldatu ahal dira gezien bidez.


Iragazkiak gaitu

Iragazkien kudeaketa Moodle 1.8n

Iragazkiak gaitzeko:

  1. Access Administration > Modules > Filters.
  2. On the filters administration page, click the eye icon opposite the filter you want to enable, so that it changes to an open eye.
  3. Use the up/down arrow icons to arrange the filters in the order in which they should be applied.

Certain filters have additional settings, which can be accessed via the links in the settings column.

Iragazkiak kudeatzeko orria

Moodle 1.6


Cache kontrolak

  • Testu cachearen iraupena
  • Igotako fitxategien iragazkia
  • Orriko koinzientzia bakarreko iragazkia
  • Testuko koinzientzia bakarreko iragazkia
  • Katea guztietarako iragazkia

Algebra

Iragazki honek kode algebraikoa GIF motako irudiak bihurtuko du. Beharrezkoa da Tex iragazkia instalatuta egotea (ikus beherago).

Esteka automatikoa glosategira

Iragazki horrek testua aztertzen du ikastaroaren glosategian gako-hitzak bilatzeko. Glosategiko sarrerak, baina, iragazkia aktibatuta eduki behar du. Aurkitzen dituenean, nabarmendu egiten ditu eta esteka sortzen du.

Multimedia-pluginak

Iragazki honek hainabt multimedia-baliabidetarako estekak bilatzen ditu eta dagokien pluginarekin ordezkatzen ditu.

Hainbat hizkuntzatako baliabideak

Iragazki horrek baliabideak hainbat hizkuntzatan sortzeko aukera ematen du. Baliabidearen hizkuntza aldatu egingo da erabiltzaileak Moodleko hizkuntza aldatzen duenean. Aukera hori erabiltzeko, aurrena edukiak hainbat hizkuntzatan sortu beharko dituzu. Gero, edukia itxi behar duzu:

  <lang lang="XX>your_content_here</lang>

TeX idazkera

TeX idazkera Moodle baliabideetako testu-pasarteetan formula matematikoak sortzeko erabiltzen da. Adibidez, $$ sqrt(a+b) $$ ($$ markak formatu honen hasiera eta amaiera zehazten ditu).

Moodle-k kanpo-kode bitarra erabiltzen du zure sisteman egokitzea behar duten irudiak sortzeko (metodo hori erabiltzeko Ghostscript ere behar da); akatsen bat badago, miktex kode bitar sinpleena erabiliko du (Moodle programaren banaketa-paketean dago). LaTeXek edozein sintaxi onartzen du; Mikteek, ordea, azpimultzo matematikoa barrik.

Ezarpenen orriak LaTeX eta Ghostscript izen bitarrak konfiguratzeko aukera ematen du, LaTeXen hitzaurrearekin batera.

Tidy

Iragazki horrek HTML blokeak bilatzen ditu testuan. Aurkitzen dituenean, HTML kodea baliagarri izateko arauak aplikatzen ditu. Tidy funtzioak konfiguratuta egon behar du PHP instalazioan.

Hitzen zentsura

Iragazki horrek testua berrikusten du “hitz desegokiak” bilatzeko; hitz horiek aurrez zerrendatuta daude. Funtzio hori erabiltzeko, aurrena doitze-orrialdean sartu eta zure hitzen zerrenda egin behar duzu. Erabiltzaileak hitzak beltzez ilunduta ikusiko ditu, baina sagua gainetik pasatzerakoan jatorrizko hitza agertuko da.

Esteka automatikoa baliabidearen izenera

Baliabideen izenetarako esteka automatikoak testua berrikusten du ikastaroko baliabide-izenak bilatzeko. Aurkitzen dituenean, azpimarratu egiten ditu eta haietarako lotura sortzen du. Aukera hori eraginkorra izan dadin, titulu deskriptiboak erabili behar dira. Adibidez, “Sarrera” titulua ez litzateke egokia izango, testuko “sarrera” hitzak lotuko direlako.

Esteka automatikoa jardueraren izenera

Testua aztertzen di ikastaroko jardueren izenak bilatzeko. Aurkitzen dituenean, azpimarratu egiten ditu eta haietarako lotura sortzen du. Aukera hori eraginkorra izan dadin, titulu deskriptiboak erabili behar dira. Adibidez, “galdeketa” titulua ez litzateke egokia izango, testuko “galdeketa” hitzak lotuko direlako.

e-Postaren babesa

E-posta babesteko iragazkiak testua aztertzen du helbide elektronikoak bilatzeko. Aurkitzen dituenean « lausotu » egiten ditu, helbide elektronikoak biltzeko sistema automatikoek harrapa ez ditzaten. Hala, spam-arriskua murriztu daiteke, Moodle guneko hainbat atal irekita daudenean.

Ikusi halaber