Spama murriztu Moodle-n

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Hona hemen Moodle-n spam-aren arriskuak gutxitzeko hainbat iradokizun:

  • Ezarri "Behartu erabiltzaileak identifikatzera profilak ikusteko" gaituta Kudeaketa > Segurtasuna > Gunearen politikak bisitari anonimoak eta bestelako bilaketarako makinak erabiltzaileen profiletatik kanpo uzteko.
  • Ezgaitu "auto-erregistroa" Kudeaketa > Erabiltzaileak > Autentifikazioa > Autentifikazioa kudeatuko ezarpen komunetan, edo mugatu auto-erregistroa e-posta domeinu jakinetara e-posta domeinuak baimendu ezarpena erabilita, edo mugatu denbora tarte txiki batera auto-erregistroa erabiltzaileek kontua sortu ahal izateko eta ondoren ezgaitu berriz ere.
  • Auto-erregistrorako E-posta bidezko autentifikazioa erabiltzen bada, gaineratu spam-aren kontrako babesa kontu berrirako formularioari reCAPTCHA gaituta (Moodle 1.9.1-etik aurrera).
  • Auto-erregistrorako E-posta bidezko autentifikazioa erabiltzen bada, ezarri "Email change confirmation" gaituta Kudeaketa > Segurtasuna > Gunearen politikak (Moodle 1.8.6 edo 1.9.2-tik aurrera).
  • Kontuan hartu hainbat gaitasun gaitzeak dakartzan spam arriskuak, besteak beste foroko mezuei erantzun, bisitarien kontuetan.