Nire Moodle

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.6

Moodle 1.6-k (eta ondorengoek) Nire Moodle orria dute, norberaren eta norberarentzat egokitu daitekeen interfaza, irakasle eta ikasleei euren informazio eta ikastaroetarako sarbide erraz eta azkarra eskaintzen diena.

Nire Moodle orriaren erdiko aldean agertzen dira erabiltzailearen ikastaroak atal gisa eta bakoitzari erantsita ikastaro bakoitzeko duela gutxiko aktibitatea, adibidez irakurri gabeko mezuak, egin beharreko ariketa eta galdetegiak, e.a.

Nire Moodle orria


Nire Moodle aktibatu

Nire Moodle aktibatzeko, sakatu "Behartu erabiltzaileak Nire Moodle erabiltzera" hemen: Kudeaketa > Itxura > Nire Moodle (Moodle 1.7-tik aurrera) edo aukeratu Bai mymoodleredirect-en Kudeaketa > Ezarpenak > Aldagaiak > Bestelakoak-en (Moodle 1.6)

Nire Moodle-ko bloke finkoak

Kudeatzaile batek aukera dezake zein bloke agertuko den Nire Moodle orrian hemen: Kudeaketa > Itxurak > Bloke finkoak

  1. Kudeaketa > Itxurak > Bloke finkoak-en aukeratu "Nire Moodle" irekitzen den "Konfiguratu beharreko orri-mota" menuan
  2. Aukeratu behar diren blokeak irekitzen den "Gehitu blokea" menutik. Ezarri nahi beste bloke.


Blokeen kudeaketa

Moodle 1.8

Moodle 1.8tik aurrera, erabiltzaileek gaineratu egin ditzakete blokeak euren Nire Moodle orrian. Hau ekidin egin daiteke autentifikatutako erabiltzailea rola editatuz eta moodle/my:manageblocks baimena aldatuta aukera hori kentzeko.

Ikusi halaber