MoodleDoc-ak:Kolaboratzaileentzako arauak
MoodleDocs(e)tik
- Kolaboratzaileentzako arauak
- Nola editatu orria
- Estilo gidaliburua
- Dokumentazioaren filosofia
Ongi etorri Moodle Doc-etako lankidetzara. Bilatu hobe daitekeen zerbait, bai edukian, bai gramatika edota formatuan eta konpondu!
- Oraindik egin ez baduzu, mesedez sartu sisteman.
- Mesedez, ohartu lankidetza guztiak GNU Free Documentation License 1.2-pean argitaratzen direla.
- Moodle-k botoi bat du orri bakoitzean Moodle Doc-etako orriekin lotzeko Moodle-n duen ibilbide berarekin. Ezaugarri hau abian ikus dezakezu moodle.org-en eta, kudeatzailearen ikuspegitik, Moodle-ren demostrazio-gunean.
- Mesedez, ohartu Moodle-ren laguntza-fitxategiak hizkuntza-pakete bakoitzean daudela eta beraz horien testua ez dela dokumentazio honetan sartu behar.
- Dokumentazio orri gehigarriak sortzera animatu nahi zaitugu. Besterik gabe, idatzi
eta jarraitu estekari orri berria editatzen hasteko. Mesedez, orriaren izena arretaz aukeratu, saiatu izen laburra ipintzen (hitz bat edo bi) eta idatzi letra larriz lehen hizkia bakarrik (arau honen salbuespen bakarra Moodle hitza da; honek izenburuetan ere lehen hizkia larria behar du).[[Orri berria]] - Gomendagarria da dokumentazioa irudiz laguntzea. Mesedez, informazio gehiagorako irakurri Estilo-gidaliburua.
Hizkuntzen arteko estekak
- Oinarrizko kategoriako orrietara hizkuntzen arteko estekak gaineratzera animatzen zaitugu eta estekatutako orrietara. Idatzi, besterik gabe, adibidez
euskarazko orrien bukaeran edo[[en:ingelesez dagokion orria]] ingelesezko orrien bukaeran. Estekak automatikoki agertuko dira "Beste hizkuntzak" blokean.[[eu:euskaraz dagokion orria]]
Dokumentazioari buruzko eztabaidak
- Orri jakin bati buruzko iruzkinetarako edota eztabaida txikietarako, erabili mesedez, Eztabaida orria (dagokion leihatila sakatuta). Mesedez, eztabaida-orrietako zure iruzkinak sinatu eta ipini data lau tilde idatzita: ~~~~ --Pedro Lonbide 05:04, 31 January 2007 (CST) ikusiko da.
- Orokorrean, erabili mesedez Moodle Euskarazko "Moodle-ren dokumentazioa" foroa dokumentazioari buruzko eztabaidetarako.
Ikusi, bestalde
- Moodle Doc-en garapena
- Probak egiteko gunea - probak egin eta ikasteko ;-)
