Moodle-ri buruz

From MoodleDocs

Moodle online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. Garabidean dagoen kode irekiko proiektua da eta giza konstruktibismoak gidatutako hezkuntza-egoerak bultzatu nahi ditu.

Moodle doan banatzen da Software libre moduan (Open Source)GNU Lizentzia Publikoaren baitan. Horrek esan nahi du Moodlek egile-eskubideak (copyright) dituela, baina zeuk hainbat kontu egiteko askatasuna duzula. Moodle kopiatu, erabili eta aldatu ahal duzu baldin eta ondokoak onartzen badituzu: iturburu kodea besteri ematea, jatorrizko lizentzia eta egile-eskubideak ez aldatzea edo ezabatzea, eta lizentzia hori bera Moodletik eratorritako beste edozein lani aplikatzea. Irakur ezazu lizentzia eta galderarik izanez gero, jar zaitez harremanetan egile-eskubideak dituen egilearekin.

"Moodle" hitzak ingelesez Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment delakoaren akronimoa da (Ojektuetara bideratutako Ikas-Ingurune dinamikoa eta Modularra). Horrez gain, zerbaiten inguruan bueltak eman eta gehiegi kezkatu gabe burura datozkigun gauzak egiteko prozesuari dagokion aditza ere bada; aktibitate atsegina barneko hausnarketa eta sormena eskatzen dituena, alegia. Kontzeptu hori Moodle garatu zen moduari, eta irakasle eta ikasleak online ikastaro batean aplikaziora hurbiltzeko moduari ere badagokie.


Ikusi halaber

Norberaren lanabesak
Moodle » Documentation » Euskara