Kalifikazio-liburuaren txostenen ezarpenak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.9

Kalifikazio-liburuaren txostenen ezarpenek zehazten dute guneko ikastaro bakoitzaren kalifikazio-liburuen itxura. Txostenaren ezapenak berezko balore gisa agertzen dira aurretik "Berezko ezarpena" esaldia dutela irakaslearen "Nire hobespenak" taulan eta "Berezko balorea" aurretik dutela ikastaroaren ezapenetan.


Kalifikatzailearen txostenaren ezarpenak

Kalifikatzailearen txostenaren ezarpenak

Kokapena: Kudeaketa > Kalifikazioak > Txostenaren ezarpenak > Kalifikatzailearen txostena

Kalifitzailearen txostenak ondorengoek osatzen dute: kalkuluak erakutsi behar diren ala ez, ikonoak erakutsi/ezkutatu, guztirako zutabeka, e.a. Irakasle bakoitzak hainbat ezarpen egokitu ditzake bere kalifikatzailearen txostenerako "Nire hobespenak" erabilita.

Kalifikazio eta feedback azkarra

  • Kalifikazio azkarrak testu eremu bat gaineratzen du bere kalifikatzailearen txosteneko kalifikazio bakoitzerako laukian, aukera emanez hainbat kalifikazio editatzeko aldi berean. Eguneratu botoiari saka diezaiokezu aldaketa horiek guztiak aldi berean egiteko banan banan egin beharrean.
  • Feedback azkarrak testu eremu bat gaineratzen du bere kalifikatzailearen txosteneko kalifikazio bakoitzerako laukian, aukera emanez hainbat feecback editatzeko aldi berean. Eguneratu botoiari saka diezaiokezu aldaketa horiek guztiak aldi berean egiteko banan banan egin beharrean.
  • Berez, gaituta daude kalifikazio eta feedback azkarra. Desgaitu egin ahal dira, jakina, dagokien laukitxoa aukeratuta.

Txosten orokorraren ezarpenak

Kokapena: Kudeaketa> Kalifikazioak> Txostenaren ezarpenak > Txosten orokorra

Txosten orokorraren ezarpenak anulatu egin ahal du ikastaro bateko txosten orokor guztietarako irakasle batek ikastaroaren ezarpenetan.

Sailkapena erakutsi

Sailkapena erakutsi laukitxoa markatuta badago, kalifikazio-elementua klaseko gainontzekoen aldean nola dagoen sailkatuta erakutsiko da.

Erabiltzailearen txostenaren ezarpenak

Kokapena: Kudeaketa> Kalifikazioak> Txostenaren ezarpenak > Erabiltzailearen txostena

Erabiltzailearen txostenaren ezapenak anulatu egin ahal du irakasle batek ikastaroko erabiltzailearen txosten guztietarako ikastaroaren ezarpenetatik.

Sailkapena erakutsi

Sailkapena erakutsi laukitxoa markatuta badago, kalifikazio-elementua klaseko gainontzekoen aldean nola dagoen sailkatuta erakutsiko da.

Ikusi halaber