Jarduera-osaketa

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 2.0

Jardurea-osaketak Moodle 2.0-ren funtzio berria da

Gaitu jarduera-osaketa

Jarduera-osaketa erabiltzeko, kudeatzaileak gaitu egin behar du funtzioa osaketaren jarraipena gaitu laukitxoa markatuta hemen: Gunearen kudeaketa > Funtzio aurreratuak. Jarduera-osaketa atala agertuko zaie irakasleei jarduera editatzeko orrian.

Funtsean irakasleari galdetzen zaio jarduera osatutzat hartzeko zer behar den. Jardueraren "Jarduera-osaketa" ezarpenean dago hori. Hortik aurrera baldintza hau markatu ahal da beste edozein jardueraren "Mugatu eskuragarritasuna" atalean (ikusi beherago eskuragarritasuna mugatzeko baldintzak).

Ikustea eskatzen du

Aukera hau aktibatuta dagoenean, ikasleek ikusi egin behar dute jarduera osatutzat emateko.

  • Kasu gehienetan, nahikoa da estekari sakatzea jarduera 'ikusteko'.
  • Ez duzu aktibatuko orokorrean 'ikusi' baldintza bestelako baldintzak ezarri badituzu - honek zerbitzariari aparteko lana eskatzen dio eta ez da normala beste edozein baldintza bete ahal izatea jarduera ikusi gabe.

Kalifikazioa eskatzen du

Aukera hau aktibatuta dagoenean, ikasleek kalifikazio bat lortu behar dute jarduera osatzeko. Adibidez, galdetegi osatuta markatuko da erabiltzaileak bidaltzen duen unean.

Berdin da ikasleak nola egin duen lana. Edozein kalifikazioa lortuta jarduera osatuta egongo da.

'Nahikoa' eta 'gutxiegi' kalifikazioak bereiz daitezke jarduera 'osatuta, nahikoa' edo 'osatuta, gutxiegi' agertzeko 'osatuta' hutsaren ordez. Emaitza hauek ikono eta testu ezberdinak erakutsiko dituzte.

Goikoa ezartzeko, jarduera honen kalifikazioa gainditzeko kalifikazioa zehaztu behar duzu:

  1. Joan ikastaroaren kalifikazio-liburura, ikastaroaren kudeaketa-blokeko 'Kalifikazioak' estekari sakatuta.
  2. Zabaltzen den menuan edo Kalifikazioen ezarpenak blokean, aukeratu ikuspegi sinplea 'kategoriak eta elementuak' atalean.
  3. Sakatu jarduera honen kalifikazio itemaren ondoren dagoen Edizio ikonoari.
  4. Sakatu 'Erakutsi aurreratuak' botoiari.
  5. Gehitu kalifikazio balore bat (adib. 5.0) 'Gainditzeko kalifikazioa' koadroan.

Hau egindakoan, galdetegia bidaltzen duenak nahikoa edo gutxiegirekin gaindituta ikonoa jasoko du. Galdetegia hainbatetan egin badaiteke, osaketa-ikonoa automatikoki eguneratuko da kalifikatzen den bakoitzean.

Honek muga bat du: kalifikazioak ikasleek berehala ikusten badituzte bakarrik funtzionatzen du honek. Kalifikazioak ez du egon behar ez betiko ezkutuan ez data jakin batera arte ezkutuan. Kalifikazio bat ezkutuan badago, 'osatuta' egoera estandarra bakarrik erakutsiko da - baita ezkutuko data pasatuta ere.

Blokeatu osaketa-aukerak

Gutxienez pertsona batek osatu badu jarduera, osaketa-aukerak 'bloketatuta' geratzen dira. Izan ere, aukera horiek aldatzeak espero ez diren ondorioak izan ditzake.

Norbaitek jarduera bat osatuta eskuz markatu badu, eta zuk osaketa automatikoa ezartzen badiozu ondoren, jarduera osatu gabe agertuko da - nahasgarria aldez aurretik osatuta markatu duen ikaslearentzat!

Hobe da arazorik ez dela sortuko ziurtatu arte aukerak ez desblokeatzea - adibidez, baldin badakizu ikasleek ez dutela oraindik eskuragarri ikastaroa eta irakasleek markatu dutela jarduera osatuta proba moduan.

Zer gertatzen da desblokeatzen duzunean

Aukerak desblokeatu eta 'Aldaketak gorde' botoiari sakatzen diozuenan, jardueraren inguruko osaketa-informazio guztia ezabatu egingo da eta, ahal bada, ezarpen berriaren arabera birsortua.

  • Osaketa-aukera berria eskuzkoa bada, denek izango dute 'osatu gabea' aurreko ezarpenaren ondorioa edozein zela ere.
  • Automatikoa bada, egindako aukeren arabera, sistemak guztientzako balore egokia sortu ahal izango du ala ez.
    • 'Ikusia' baldintzak ez du funtzionatuko - baita ikasleak aldez aurretik jarduera ikusia badu, ez da osatuta markatuko berriz ere ikusi arte.
    • Beste aukera gehienak egoki birkalkulatuko dira.

Osaketa-aukerak ikaslea barruan dagoela aldatzen badituzu, ez ditu hainbat minutu igaro arte ikusi ahal izango.

Ikusi halaber