Irakasle-rola

MoodleDocstik
(Hemendik dator Irakaslea)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Irakaslearen ikuspegia

Irakaslea da oinarrizko erabiltzaile roletako bat Moodle-n. Gainontzekoak kudeatzailea, ikaslea eta bisitaria dira. Kudeatzaileakia edozer egiteko baimena du Moodle-ren barruan, IrakasleakMoodle-ren barruan sortutako ikastaro baten kontrola du, bai eta horretan izena emanda dauden ikasleen jarduerarena ere eta Ikasleak ikastaro batean ari dira.

Jakin badakigu 'Ikaslea' eta 'Irakaslea' terminoak ez direla askotan egokiak izango eta hori dela-eta, ikastaro bateko 'Irakasleak' bestelako terminoak erabil ditzake. 'Tutorea', 'Orientatzailea', 'Sustatzailea' bezalakoak aukera ditzake eta 'Partaide', 'Ikaslea', 'Bezeroa' ikasleen egoera jakinetara egokitu. 'Irakasle' bereziek ere beren izen propioa aukera dezakete ikastaro batean agertzeko (adib. 'Idazkari akademikoa', 'Liburuzaina' e.a.). Horrelakoetan, 'Irakaslea' eta 'Ikaslea' ez dira ikastaro normal bateko erabiltzaileentzat erabiliko. Dena dela, bi rol hauen inguruko erabakiren bat hartu behar zen. 'Irakaslea' eta 'Ikaslea' aukeratu ziren eta dokumentazio honetan ere irizpide bera erabili da.

'Irakasle' rola (eta 'Ikasle') Moodle-ren Ikastaro jakin batekin dago lotuta. Ikastaro batean 'Irakaslea' izateak ez du inongo pribilegiorik ematen beste batean; beste ikastaro horretan 'Irakasle' gisa gaineratu beharko da, 'Ikasle' gisa bestela, edo ez du inola ere sartzerik izango.

Ikastaro-sortzailea

Bada ikastaro-sortzailearen rola ere eta aukera gehiago dituen irakaslea da. Rol honek ikastaroak sor ditzake, Irakasleak ezarri eta gainera Irakaslearen baimen guztiak ditu.

Edizio baimenik gabeko irakaslea

"Edizio baimenik gabeko irakaslea" rola egokia da tutoreentzat. Rol hau dutenek egoki modera ditzakete foroak eta hainbat jarduera ebaluatu ere egin dezakete, baina ezin dute ikastaroa aldatu.

Ikusi beste hauek ere

Beheko "Irakaslea" estekan sakatuta informazio gehiago eskuratuko duzu.