Hizkuntza ezarpenak
MoodleDocs(e)tik
Kokapena: Gunearen kudeaketa > Hizkuntza > Hizkuntza-ezarpenak
Edukiak |
Berezko hizkuntza
Honek gunearen berezko hizkuntza zehazten du. Erabiltzaileek ezarpen hau alde batera utz dezakete hizkuntzen menua erabilita edo euren profilean beste hizkuntza bat aukeratuta.
Oharra: Zure nabigatzailean lehenetsitako hizkuntza badago gunearen berezko hizkuntza alde batera utz dezake.
Hizkuntza-menua erakutsi
Aukera honek hizkuntzen menua erakusten du hasiera eta sarbide orrietan. Ez badago aukeratuta, erabiltzaileak bere erabiltzaile profilean bakarrik alda dezake hizkuntza edo ikastaro ezarpenetan irakaslea bada.
Hizkuntzak hizkuntza-menuan
Ikasle eta irakasleek aukera dezaketen hizkuntza-kopurua mugatu nahi baduzu, sartu hemen zerrenda laburra.
Gunearen locale-a
Orokorrean egokiena aukera hau hutsik uztea da, hizkuntza-pakete bakoitzak bere balorea baitu.
Excel-erako kodea
Egokiena berezkoa (Unicode) uztea da ez baduzu behintzat bestelako arrazoi berezirik Latin encoding-a aukeratzeko.
