Guraso-rola
MoodleDocs(e)tik
Guraso rola baimena duten guraso/arduradun/tutoreei beren seme-alaba/ardurapekoei buruzko informazio jakin bat, adibidez, jarduera-txostenak, kalifikazioak, blog-sarrerak eta foroetan idatzitakoa ikusten uzteko erabil daiteke.
Edukiak |
Rola sortu
- Sarbidea: Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak > Baimenak > Rolak definitu
- Sakatu "Rola gehitu" botoiari
- Idatzi rolaren izena (adibidez, Gurasoak), izen laburra eta deskribapena
- Aldatu moodle/user:viewdetails eta ipini baimendua
- Aldatu ondorengo gaitasun bat/guztiak eta ipini baimendua
- moodle/user:readuserblogs - ikasleen blogetako sarrerak irakurtzeko
- moodle/user:readuserposts - ikasleen foroetako mezuak irakurtzeko
- moodle/user:viewuseractivitiesreport - ikasleen jarduera txostenak eta kalifikazioak ikusteko
- moodle/user:editprofile - ikasleen profila editatzeko
- Sakatu "Gehitu beste rol bat" botoiari
Rola ezarri
- Sartu ikaslearen profilaren orrian eta sakatu Rolen taulan eta bertan ezarri rola erabiltzaile-kontestuan
- Aukeratu ezarri beharreko rola, hau da Gusaroarena
- Aukeratu gurasoa erabiltzaile-zerrendatik, eta erabili ezkerrerako gezia hori gaineratzeko dagoeneko dauden erabiltzaileen zerrendari
Pertsona berari ezarri ahal zaio hainbat ikasleren guraso-rola.
Gehitu hainbat rol ezarpen aldi berean
Hainbat guraso rol batera ezarri nahi baduzu irakurri eztabaida hau
Mentees bloklea
Moodle 1.8
- Gunearen hasiera orrian sakatu "Edizioa aktibatu"
- Aukeratu Mentees Blokeak gehitzeko irekitzen den menuan
- Beharrezko bada, eman Mentees blokeari izenburu bat ezarpenak/editatu esteka blokea erabilita
Ikusi jarduera-txostenak
moodle/user:viewuseractivitiesreport gaitasuna baimendua badago gurasoek ikasleen jarduera-txostenak eta kalifikazioak ikus ditzakete. Ikasleen ikastaro bakoitzeko jarduera-txostena eta kalifikazioetara jotzeko, ikastaro bakoitzeko esteka sakatu behar dute gurasoek ikaslearen profilaren orrian.
Ikusi halaber
- Rolak kudeatu - rol berrirako testa ere badu
- Using Moodle Create a Parent of a student role eztabaida foroa
