Galdera-orria gehitu

MoodleDocs(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Galdera-orria gehitu

Zure ikasgaiari galdera-orria gaineratzeko gure ikasgaiaren Ikusi orri guztiak estekara joan behar dugu. Ikasgaiaren orri bakoitzaren aurretik eta ondoren "Gehitu hemen galdera-orria" esteka aurkituko dugu, eta horixe erabili beharko dugu orri berriak sortzeko.

Ezer idatzi baino lehen, gure galdera-orriko galdera-mota aukeratu behar dugu. Berez, aukera anitzeko agertuko zaigu. Beste hauek ere aukera ditzakegu nahi dugunaren leihatilan sakatuta: Aukera anitza, Egia/Gezurra, Erantzun laburra, Zenbakizkoa, Lotzekoa eta Entsegua.

Aukera anitzekoa aukeratzen baduzu hainbat erantzun zuzen nahi ditugun adierazi behar dugu. Erantzun laburra aukeratzen baduzu letra larriak eta xeheak bereiztea nahi duzun adierazi beharko da.

Ondoren, orriari izena eman behar zaio (Orriaren izenburua) eta edukiak gaineratu.

Bukatzeko, orriaren bukaeran galdera gaineratu. Aukeratutako galdera-motaren arabera galdera eta erantzun eremu ezberdinak bete beharko ditugu.

Galderak eta erantzunak idatzi ondoren erantzun bakoitzarentzako orri-jauziak ezarri beharko ditugu.

Gogoratu beheko aldeko Galdera-orria gaineratu sakatu behar duzula orria gordetzeko.

Norberaren lanabesak
Moodle » Documentation » Euskara