Forora mezua bidali
MoodleDocs(e)tik
Edukiak |
Nola gaineratu mezu bat foro batean
Pausuak
- Ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Aukeratu zein forotan gaineratu nahi dugun mezua.
- Sakatu aukeratutako foroaren "Izena"ren gainean.
- Sakatu "Mezu berria idatzi..."
- Idatzi "Izenburua" eta nahi den "Mezua". Aukeran dugu mezuari fitxategi bat eranstea.
- Sakatu Mezua forora bidali
- Abisua emango digu mezua berriz editatzeko aukera dugula ondorengo 30 minutuetan.
Garrantzizkoa
- Oso-oso gomendagarria da mezua foroaren helburuarekin bat etortzea.
Iradokizunak
- Mezuaren edukia argi eta labur azaldu behar dugu izenburuan.
- Erantsitako fitxategia irudia bada mezu barruan erakutsiko da.
- Forora bidalita mezuen inguruan hainbat gomendio dago irakurri, idatzi eta galdetzeko orduan kontuan izateko. Mezua eremuaren ezkerreko aldean dituzu irakurtzeko.
- Moodle-n testua idazten duzunean hainbat formatu erabil dezakezu zure esperientzia eta erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera. Informazio gehiago lortzeko, bilatu Testu-formatu aukerak erreferentzia, mesedez.
Irudiak konpartitu foroen bitartez
Irudi bat foroko mezu baten fitxategi gisa eransten denean, “fitxategia igo” aukeran azaltzen zaigu gehienez zein tamaina izan dezakeen erantsitako fitxategiak. Irudiak konpartitzeko era ezin hobea da fitxategi bezala igo eta web orrietan estekatzen ibili beharrean.
