Foroetan izen ematea
MoodleDocs(e)tik
Edukiak |
Sarrera
Foro batean izena eman dutenek e-postaz jasoko dute foro horretara bidaltzen den mezu bakoitzaren kopia bat (mezuak idatzi eta 30 minututara bidaltzen dira gutxi gora behera, gunearen kudeatzailearen ezarpenaren arabera).
Partaideek normalean aukeratu egin ahal dute foroetako bakoitzean izena eman ala ez. Hala ere, irakasleak foro jakin bateko harpidetza derrigortzen badu aukera hori ezeztatu egiten da eta guztiek jasoko dituzte foroko mezuen kopia e-postaz. Bereziki erabilgarri da hau Berriak foroan eta ikastaroa hasi baino lehen hasitako foroetan (izena norberak eman dezakeela guztiek jakin aurretik).
'Denak harpidetzera behartu' gaitzen ez baduzu konproba dezakezu (eta aldatu) harpidetutakoen kopurua ('Harpidedunak erakutsi') eta foroan harpidetu edo baja eman ('Foro honetara harpidetu'/'Foro honetan baja eman').
Nola harpidetu foroan
Pausuak
- Foro batean harpidetzeko bi era daude.
- Ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Aukeratu zein forotan harpidetu nahi dugun.
- Sakatu aukeratutako foroaren "Izena"ren gainean.
- Sakatu "Foro honetara harpidetu" esteka leihoaren eskubi aldean goian.
- Abisu batekin konfirmatuko da gure harpidetza.
- Beti izango duzu "Foro honetan harpidetza kendu" esteka sakatzeko aukera leihoaren eskubi aldean goian.
Hauxe da beste era:
- Ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Sakatu Foroak Jarduerak blokean.
- Foro guztien zerrenda erakutsiko da, dauden ikastaroaren arabera, deskribapena, foroko eztabaida kopurua eta harpidetuta gauden azalduz.
- Sakatu "Ez" harpidetutakoen zutabean harpidetzeko.
- Abisu batekin konfirmatuko da gure harpidetza.
Garrantzizkoa
- Gogoan izan automatikoki egin dezakegula harpidetza nahi badugu foro batean mezua idaztean. Norberaren Profilean aukera dezakegu harpidetza automatikoa nahi dugun ala ez.
Iradokizunak
- Hasieran parte hartu gabe foro jakin baten berri izan nahi badugu harpidetza egin dezakegu landutako gaiak eta jarduerak e-postaz ezagutzeko.
- Foroak gaituta baditu RSS-ak feed-irakurgailua erabil dezakegu haren jardueraren berri izateko.
Nola harpidetu guztiak foro batera
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Aukeratu zein forotan harpidetu nahi ditugun ikasle guztiak.
- Sakatu aukeratutako foroaren "Izena"ren gainean.
- Sakatu "Edonork aukera dezake harpidetza" esteka leihoaren eskubian goian. Abisu bat jasoko dugu ikasle guztiak behartu ditugula harpidetzera esanez.
- Beti izango duzu borondatezko harpidetzarako aukera "Denak daude foro honetara harpidetuta" esteka sakatuta leihoaren eskubian goiko aldean.
Garrantzizkoa
- Aukera hau neurri gabe erabiltzeak informazio-gainkarga sor dezake eta SPAM-tzat hartzeko arriskua dago.
Iradokizunak
- Ikasle guztiak harpidetzeak hauek foroko mezu guztiak euren e-postetan jasotzea dakar, posta-zerrenda baten antzera.
Nola ekidin foroetako harpidetza automatikoa
Pausuak
- Ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Goiko aldean, eskubian, norberaren izenean sakatu informaziora joateko.
- Profila editatu formularioan Izen-emate automatikoa foroan aukeratu "Ez: ez eman nire izena automatikoki foroetan".
- Bukatzeko sakatu Profila eguneratu botoia.
Garrantzizkoa
- Irakasleak behartu egin dezake harpidetza hainbat forotan.
Iradokizunak
- Harpidetza egiteko foroak banan banan aukeratzea ahalbidetzen du.
