Foroak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Foroetako jarduerak asko lagun dezake komunikazioan eta komunitatea eraikitzen on line inguruneetan. Hezkuntza arloko berrikuntza askotarako erabil dezakezu foroa, baina irakasteko foroak eta ikasleen foroak dira bi aldagai nagusiak.

Irakatsi eta Ikasteko foroen nondik-norakoak

E-learning ingurunean eztabaidarako foroa jarduera gisa erabiltzea erabakitzen duzunean oso garrantzizkoa da gogoan izatea denbora beharko duzula jarduera hori arrakastaz burutzeko. Zure asmoa eztabaida piztea bada, honelako baldintzetan bakarrik izango du arrakasta foroak:

a.) partaideek bertan parte hartzeko behar/arrazoiren bat sentitzea eta esperientzia horretatik zerbait lortuko dutela pentsatzea. Ikasketa-pizgarriak, laguntzarako bitartekoak, e.a. aztertu eta suspertu behar dira hasieratik besteei foroaren helburua argi azaltzeko. Norbaitek erabakitzen badu kalifikazioak eta partaidetza-markak eskaintzea aldez aurretik oso ondo aztertu beharko luke foroetako eztabaiden kalitatea eta kantiatearen arteko ezberdintasuna.

b.) Komunitate eta helburua susper daiteke partaideen artean. Komunitatea-izaera hau irakasle/tutorearen ekimen eta laguntzaren bidez susper daiteke, edo, batez ere, ikasle/partaideen bitartez jardueraren helburuen arabera.

Aukeratu foro-mota

Moodle-k lau foro-mota du et bakoitzak du gehiegi aldatzen ez den bere diseinu eta helburua.

Zein da jarduera jakin baterako zure beharretara ondoen egokitzen den foroa? Galdera honi erantzuteko komenigarria da pentsatzea eztabaida hori nola garatuko litzatekeen aurrez aurrekoan. Galdera klasekoei bota eta haien erantzunak behatzen jarri nahi al duzu? Edo nahiago duzu taldea talde txikitan banatu eta binakako eztabaidak sortu berriz ere talde handira ekarri aurretik? Edo, agian, nahiago izango duzu galderaren alderdi jakin batean fokalizatu lana eta ez utzi gaitik gehiegi aldetzen. Aukera hauek guztiak dira onargarri eta erabilgarriak, zure ikaskuntza-helburuen arabera, eta guztiak garatu ahal dituzu Moodle-ren foroen bitartez.

Erabilera orokorrerako foro arrunta

Foro arrunta (ikusi hemen) da erabiliena kontrolatu nahi dituzun edota ikasleek parte hartzen duten foro sozialetako eztabaida luzeetarako. Horrek ez du esan nahi mezu berri bat bidali behar duzunik gai bakoitzeko erantzun bakoitzerako; baina, eztabaida "kontrolpean" izateko, prest izan behar duzu dexenteko denbora tartea hainbat eztabaiden arteko komuneko puntuak aurkitu eta elkartzeko. Eztabaidan zehar izan dezakezun beste ardura bat gai jakin bateko alderdi orokorrak nabarmentzea da. Bestela, ikasleei eska diezaiekezu eztabaida-gaiak adostutako puntuetara laburtzea, astean behin edota gaia ondorio jakinetara iritsi denean. On-line komunitatea osatu denean izan daiteke erabilgarri ikaslearengan oinarritutako ikuspegi hau eta, agian, laburpen-prozesua antolatuta eta erabakita duzunean.

Eztabaida arrunt bakarra

Oinarrizko foroa (ikusi hemen) denbora-tarte laburrera mugatutako gai edota eztabaidarako. Emankorragoa da foro-mota hau ikasleak gai jakin batean zentratuta izan nahi badituzu.

Pertsona bakoitzak eztabaida bat bidaltzen du

Foro hau (ikusi hemen) erabilgarriago da eztabaida luze baten eta eztabaida labur eta zuzen baten arteko zerbait bultzatu nahi baduzu. Pertsona bakoitzak gai bati buruzko eztabaida bat bidaltzeak askatasun gehixeago ematen dio ikasleari baina ez bakoitzak nahi beste gai plantea ditzakeen foro batek beste. Era honetako foro arrakastatsuak oso aktiboak izan daitezke, eta zuzenak, ikasleak ez baitaude besteei eman beharreko erantzun kopurura mugatuta.

Galdera eta Erantzuna foroa (G eta E foroa)

G eta E foroa (ikusi hemen) da egokiena erantzutea nahi duzun galdera bat duzunean. G eta E foro batean, tutoreak galdera egiten du eta ikasleek aukeratu egiten dute erantzun posibleen artetik. Berez, G eta E foroek beste ikasle batzuen erantzunak ikusi ondoren erantzuteko eskatzen diote ikasleari. Hasierako mezuaren ondoren, ikasleek besteen mezuak ikusi eta horiei erantzun ahal diete. Funtzio honek ikasle guztiei hasierako mezua bidaltzeko aukera bera ematen die, pentsamendu orijinala eta independientea suspertuz.

Galdera eta Erantzuna motarako aholkuak

Galdera eta Erantzuna mota aukeratzen denean, Moodle-k ezkutatu egiten ditu irakasleak hasierako hariari egindako erantzunak baina ez foroa bera.

Aholkua: Bidali galdera bakoitza hari bat bezala forora eta ondoren ikasleek galderaren erantzunak bidaliko dituzte. Era honetan, Moodle-k babestu egingo ditu erantzunak beste ikasleek ikustetik eta hasierako mezua/haria ikusteko moduan egongo da beti ikasle guztiek erantzun ahal izateko.
Aholkua: Ez jarri galdera foroaren laburpenean bestela ikasleen erantzunak gainontzeko ikasleek ikusteko moduko hari bihurtuko dira. Horrelakoetan, Galdera eta Erantzuna foroa ez dabilela ondo ematen du, hariaren hasierako mezuak nahita baitaude diseinatuta ez ezkutatzeko eta horien erantzunak, berriz, bai.
Aholkua: Zure fororako taldeak ezarri badituzu, arduradunak galdera bat bidali beharko du talde bakoitzeko eta ez 'partaide guztientzat'; izan ere, partaide (ikasle) guztientzako galderak ikasle GUZTIEK irakurri ahal dituzte. Talde bateko kideentzako galderak talde horretako kideek bakarrik ikus ditzakete eta erantzunak mezua bidali duenaren taldeko kideek bakarrik ikusiko dituzte.

Foroetan erabiltzeko kontzeptuak

Parte-hartzea eta Euskarriak

E-learning-aren abantailetako bat partaideei eskaintzen dien malgutasuna bada ere, horrek ez du esan nahi egunak eta asteak pasatu behar direnik foroetan erantzunik eta eztabaidarik egon gabe (hori zerbaitengatik bilatzen ez bada, behintzat). Bereziki hala da ikasturte edo ikastaro hasieran, ikasleek eta tutoreek elkar ezagutu ez eta ongi etorri/adore mezuak behar dituztenean. E-learning-ak, eta bereziki eztabaidek, tutore/irakaslearengan oinarritzen ez den ikaskuntza bultza badezakete ere, zure rola garrantzizkoa izango da, bereziki on-line komunitatea osatzen hasten denean. Ikasle-taldea partaide-komunitate bihur dezaketen hasierako aldi hauetan hasten dira ikasleak ezagutza eraikitzeko prozesuan ikastarako-materialak eta norberaren ekarpenak duten zeregina ulertzen.

Eztabaidek aurrera egin ahala eta ikasleak foroetako mekanika eta tonora ohitzen direnean bila ditzakezu zure partaidetza murrizteko bideak, irakaslearen menpekotasun txikiagoa duen komunitatea bultzatzeko. Hala ere, eztabaidetan parte hartu nahi izango duzu baina beste partaide bat izatea aukera dezakezu eta ez jakindurariaren-iturri.

Konpromisoa eta Parte-hartzea

Galdetu zeure buruari

  1. foroan parte hartu nahi duzun ala ikasleek euren eremua kudeatzea nahi duzun
  2. foroa aurrez aurrekoa indartzeko nahi duzun ala berezko izaera duen gelatik kanpo
  3. prestatuta zauden ondorengoetarako parte hartze egokiak egiteko:
    1. eztabaida bultzatu ikasleek ez badute aurrera egiten
    2. ideiak batzen lagundu ikasleek lanetik kanpo aritzen hasten badira
    3. zure rola definitu eztabaida/ikastaroak aurrera egiten duen neurrian
    4. argi baina piskanaka eztabaiden kontrola besteen esku utzi
    5. bultzatu eta lagundu ikasleei eztabaiden kontrola hartzen (adibidez, ikasle/talde bati eska diezaiokezu eztabaida baten laburpena egiteko edo ikasleei eztabaidarako gaiak proposatzeko eskatu)

Ikaslearengan oinarritutako foroak

Facebook, Bebo, MySpace eta hauek bezalako sare sozialetarako softwararen gero eta zabalkunde handiagoa dela-eta ikasleak gero eta jantziago daude teknologian eta komunikazioaren inguruan bestelako espektatibak dituzte. Eta eskolak, ikastetxeak eta unibertsitateek onartu egin dute hausnarketan oinarritutako ikaskuntza eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza helburu garrantzitsuak direla; ikaslearengan oinarritutako ikaskuntza eta ikaslearengan oinarrituko on-line guneak sortzea ere gero indar handiagoa ari da hartzen ikaskuntza-eremuetan. Jakin badakigu ikaskuntza eraginkorrak sare sozial eta akademikoetarako sarbidea behar duela ikas-materiala eta euskarri emozionala lortzeko; ildo honetatik, on-line komunitateek ezagutzaren eraikuntza holistikoa eskain dezakete eta euskarrirako bitartekoak jarduera afektiboen eraginkortasuna onartu.

Foro sozialak, deitu 'Kafe Birtualak' edo 'Berriketa-gelak', ezar ditzakegu gure ikastaro edo programetan, ikasleen beharren arabera. Gune bakoitzak eremu komuna eskaintzen die ikasleei besteekin hainbat gairi buruz aritzeko, baita jarduera sozialak eta hezkuntza-ideiak garatzeko ere. Ikasleentzako euskarri-guneak dira eta arrakasta handiagoa dute lehen eta bigarren ikasturtean, bestela euren ikastaldetik kanpoko beste inorekin komunikatzeko aukera izango ez luketen ikasleentzat. Agerikoa dirudi komunitate-zentzu handiagoa eta erakundearekiko lotura handiagoa izango dutela euren ikastaroko foro sozialean esperientzia egokia izan duten ikasleek; honek, zalantzarik gabe, zeresan handia du jabekuntzan.

Eremu hauek normalean oso aktiboak izaten dira, batez ere, hasieran. Zure erakundearen arabera, askotan ikasleen beren ardurapekoak izaten dira eta badakite gainontzeko on-line eremuetan erabiltzen diren 'arau' eta 'elegantzia' berberak erabiltzen direla Moodle-n.

Berrien foroa

Moodle ikastaroek automatikoki sortzen dute Berrien foroa eta berez harpidetzen ditu ikastaro bateko partaide guztiak. Foro honetan irakasleak soilik idatz dezake, ikasleek mezuak edo jakinarazpenak jasotzen dituzte eta ezin dute erantzun edo parte hartu. Berrien foro honen izena aldatu egin ahal da eta egokiagoa ezarri, adibidez 'Garrantzizko Oharrak' edo adierazgarria den beste bat. Funtzio erabilgarria da, eta irakasle askok erabiltzen dute Moodle ikastaroko foro hau azterketen datak, azterketen aldaketak, irakurketa-saio edo mintegiak iragartzeko eta ikastaroan zeharreko lanei edo ekitaldi bereziei buruzko iragarpenak egiteko.

Irakasle/Tutorearen foroak

Moodle 1.7-ra artekoetan, ikastaro bakoitzak irakasleen foro bat zuen, eta bertara jotzeko ikastaroaren kudeaketa blokeko esteka erabili behar da.

Ikastaroan irakasle/tutoreentzako baino ez den foroa gehi daiteke ezkutuko foro bat sortuta. Irakasleek ikastaroko ezkutuko jarduerak ikus ditzakete baina ikasleek ez.

Foroen inguruan kontuan hartzeko hainbat iradokizun

  1. Zure ikastaroa urrutikoa bada, aurrez-aurrekorako denbora mugatua baduzu, edo zure Moodle ikastaroari komunitate-zentzua gehitu nahi badiozu aurrez-aurreko ikastaroaren osagarri gisa, egokia da ongi etorri edo sarrera-mezu batekin edo hariarekin hastea zure foroetako batean. Ongi etorri edo sarrera honek gonbidatu egin behar ditu partaideak, adibidez, beren burua zuri eta gainontzekoei aurkezteko zehaztasun jakin batzuk emateko eskatuta. Hau izan daiteke 'izotza apurtzeko' modua edo horretarako beste modu bat izan dezakezu.
  2. Partaideek erantzuteko bi galdera badituzu, bi gaiak foro berean hasten badituzu laguntza eman beharko diezu ikasleei beren erantzunak non jarri behar dituzten jakin dezaten eta gogorarazi zure galderaren atal guztiei erantzun behar dietela.
  3. Gogoan izan ahozkoaren tonoa, begien laguntza, gorputz-hizkuntza eta horrelakoen laguntza ez duen inguru batean ari zarela komunikatzen. Berez, ezinbestekoa da zure komunikazioaren azterketa sakona.
  4. Foro batera bidalitako mezuak hainbat eratakoak izan daitezke eta beraz aztertu egin beharko duzu zein era egokitzen zaion ondoen jarduerari.
  5. Sortu foro bat zeinetan irakasleak bakarrik has ditzakeen eztabaidak eta ikasleek erantzun bakarrik egin dezaketen.

Foroak kalifikatu

Irakasleak kalifikaziorako eskalak erabil ditzake ikasleen foro bateko jarduerak kalifikatzeko. Hainbat metodo dago foro baterako kalifikazioa kalkulatzeko eta hemen bila daitezke: Foroak kalifikatzeko ezarpenak. 5 era daude Moodle 1.9-n kalifikazioak agregatzeko eta hartara kalifikazio-libururako foroaren kalifikazioa automatikoki kalkulatzeko. Hauek dira: Batez bestekoa, Gehienekoa, Gutxienekoa, Batuketa eta Batura.

  • Moodle-ren bertsio zaharragoetan, batezbesteko agregazio-mota bakarrik erabil zitekeen. Askotan irakasleek Zeregina modulua erabiltzen dute foro bateko edo guztietako jarduerak eskuz kalifikatzeko. Foroaren kalifikazioa zeregin gisa agertuko da kalifikazio-liburuan, adibidez "Foroetako partaidetza" izenez.

Praktika egokiak eta sareko eztabaidak

Ikusi halaber

Using Moodle-ko foro-eztabaidak: