Foroa ikusi
MoodleDocs(e)tik
Foroa ikusi
Foroaren sarrera-testuaren azpian ikusiko dena Nola gehitu foroko Foro mota eremuan aukeratutakoaren araberakoa izango da.
- Eztabaida arrunta aukeratu baduzu, foroa sortzean zuk 'Foroaren sarrera' eremuan idatzitako testua ikusiko duzu eztabaidaren lehen mezu bezala: goiburua foroaren izena izango da, idazlearen informazioa eta data. Azpian, bidali diren erantzunak ikusiko dituzu (baldin badago).
- Erabilera orokorrerako ohiko foroa aukeratu baduzu, sarrera-testua aparteko eremu batean ikusiko duzu eztabaida-gunearen gainean eta bertan agertuko dira eztabaidaren izenburua (adib., foroaren izenburua), idazlea, erantzun-kopurua eta azken mezuaren data.
- Bakoitzak eztabaida bat hasiko du aukeratuta, oinarrian aurrekoan bezala ikusiko duzu baina 'Eztabaida berria gehitu' aukerarekin. Foroaren orri bat ikustean, sortzean 'Foroaren sarrera' eremuan idatzitako testua ikusiko duzu eta, balego, hasi diren eztabaidak.
- Galdera eta erantzuna motako foroetan (G eta E foroak) ikasleek derrigorrean erantzun behar diote planteatutako galderari. Hori egindakoan beste ikaskideen erantzunak ikusi ahalko dituzte, bai eta horiei erantzun ere. Honekin lortu nahi da ikasle guztiek aukera bera izatea hasieran, orijinaltasuna eta pentsamendu autonomoa bultzatuz.
Kasu guztietan, foroaren sarreraren gainean ondorengoak aurkituko dituzu: Foroan izena eman, 'Foroa eguneratu' botoia eta 'Joan' eremua, ikastaroko beste edozein gunetara joateko baliabidea.
Foroko eztabaida bateko mezuak lau modutara ikus daitezke:
- Mezu zaharrenetik berrienera ordenatuta
- Mezu berrienetik zaharrenera ordenatuta
- Erantzunak hariaren arabera erakutsita
- Erantzunak gaika erakutsita
