Erabiltzaileen autentifikazioa
MoodleDocs(e)tik
Erabiltzailearen autentifikazioa hainbat modutan bideratu ahal dugu:
- e-Postaren bidezko autentifikazioa
- Eskuko kontuak soilik
- Autentifikaziorik ez
- PAM (Pluggable Authentication Modules)
- Shibboleth
- CAS zerbitzaria erabili (SSO)
- POP3 zerbitzaria erabili
- LDAP zerbitzaria erabili
Edukiak |
Login orria
Autentifikazio-metodoaren arabera (hau da, ezin da e-posta bidezko autentifikazioan erabili) sartzeko jarraipeak erraz gainera daitezke. Bestela, sartzeko ordezko URL-a ere eskaini ahal da - mesedez, begiratu Customising the log in page eztabaida, zehaztasun gehiagotarako.
Ezarpen orokorrak
Argibideak
Zenbait autentifikazio-modutan erabiltzaileei argibideak eskaini ahal dizkiezu, zein erabiltzaile-izen eta zein pasahitz erabili behar duten jakin dezaten. Hemen sartzen duzun testua sarrera-orrian agertuko da. Zuri utzita ez da inongo argibiderik agertuko.
Erabiltzaile-eremuak blokeatu
Erabiltzaileen datuen eremuak blokea ditzakezu. Erabilgarria da hau datuok eskuz kudeatzen diren guneetan, erabiltzaileen erregistroak editatu eta 'Erabiltzaileak igo' erabilita igota. Moodle-k derrigorrezko dituen eremuak blokeatzen badituzu, ziurtatu datu horiek eman dituzula erabiltzaile kontuak sortzean; bestela, kontuok ezin izango dira erabili.
Aztertu arazo hau ekiditeko 'Desblokeatuta hutsik badago' aukera erabiltzea.
Ezarpen komunak
- Gunean bisitariak sartzeko blokea agerian edo ezkutuan izan ahal duzu.
- Aparteko sarbiderako URLa: hemen URLa idatziz gero, gunean sartzeko orri gisa erabiliko da. Orri horrek 'http://zuregunea.moodle.com/login/index.php' helbidearen ezaugarriak dituen formularioa izan behar luke eta horrez gain, erabiltzaile-izena eta pasahitza eremuak. Saia zaitez URL zuzena sartzen zeren bestela gunetik kanpo badaliko baitzaitu. Ezarpen hau zuritan utzi berezko sarbide-orria erabili nahi baduzu.
