Egutegia esportatu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.8

Moodle-k utzi egiten die oso erraz kudeatzaile, irakasle eta ikasleei egutegiak esportatzen segurtasun-kopia egiteko edo egutegi-softwarean sartzeko.

Bi era daude Moodle-n egutegia esportatzeko.


Egutegiaren segurtasun-kopia egiteko

Moodle Egutegiko "Esportatu egutegia" eta "iCal" botoiak
  • Sakatu egutegia orriko goiko aldean dagoen "Esportatu egutegia" botoiari
  • Aukeratu segurtasun-kopian gorde nahi dituzun elementuak (aukeratu "Ekitaldi guztiak" egutegi osoaren segurtasun-kopia egiteko)
  • Sakatu "Esportatu"ri esportatzeko prest zaudenean

Oharra: hurrengo 60 egunetako ekitaldiak bakarrik esporta ditzakezu.

Egutegia kopiatzeko

PDA bezalako gailuetan erabiltzeko, edo Moodle egutegia Apple iCal, Microsoft Outlook, edo Mozilla Thunderbird bezalako softwareetara inportatzeko:

  • Sakatu egutegiaren orriko goiko aldean dagoen "iCal" botoi laranjari
  • Bestela, "Esportatu egutegia" erabilita sakatu "Lortu egutegiaren URL-a". Horren URL bat emango dizu eta berau erabil daiteke beste egutegi-software batekin Moodle egutegiarekin sinkronizatzeko

Oharra: ezin dituzu banakako elementuak aukeratu iCal bidez esportatutako fitxategian sartzeko, ekitaldi guztiak sartu behar dira.

Esportatutako egutegia nahi duzun softwarera inporta dezakezu, ondoren.

Inportatu Moodle egutegia Mozilla Thunderbird/Lightning-era

  • Sartu egutegi moduan goian eskubi aldean dagoen Egutegia ikonoari sakatuta
  • Sakatu Egutegia -> Inportatu... eta ondoren aurkitu esportatutako iCal fitxategia

Oharra: ekitaldi bat Thunderbird/Lightning-n aldatuta ez da Moodle egutegian aldatuko eta beraz, zeuk egin beharko duzu bertan.

Harpidetu Outlook 2007-ko egutegi batera

Outlook 2007 egutegi bat erabiltzen baduzu, zure Moodle egutegiko ekitaldiak gainean izan ditzakezu (edo ondo-ondoan jarrita) ondorengo pausuak emanda:

  1. Joan zure Moodle instalazioko egutegiaren bistara eta aurkitu goian eskubi aldean dagoen iCal botoi laranja. Sakatu horri eta aukeratu "kopiatu estekaren kokapena". Esteka honek behin betiko harpidetza ezarriko du eguteko ekitaldietarako une horretan autentifikatutako erabiltzailearentzat.
  2. Ireki Outlook 2007 eta joan hona: Tresnak->kontuaren ezarpenak->interneteko egutegiak->berria.
  3. Itsatsi bertan Moodle-tik kopiatu duzun helbidea.
  4. Sakatu OK-ri eta itxi.
  5. Ezkerreko egutegi-barran beste egutegi bat ikusi beharko zenuke orain, 'Nire egutegiak' pean. gaitu hau eta Outlook-ek eguneratu egingo du egutegi hau irekitzen den bakoitzean.
  6. Eskubiko botoiarekin aukeratu beharko duzu 'ondo-ondoan' edo 'gainean' era.

See video demonstration of calendar linking