Edizioa aktibatu

MoodleDocs(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Edizioa aktibatuta, ikastaroaren itxura eta funtzionalitatea alda dezakegu.

Aukera hau ikastaroko irakasleentzat edo web guneko kudeatzaileentzat baino ez dago eskuragarri.


Edukiak

Itxura

Blokeak aldeetako zutabeetan gora eta behera mugi daitezke eta baita zutabe batetik bestera ere. Agerian edo ezkutuan egon daitezke, gainera. Erabat ezaba daitezke ezabatzeko ikonoari sakatuta Irudi:Delete.gif.

Gaiak edo asteak (biak atal bezala sailkatuta) mugitu egin daitezke ikastaroa aurkezteko ordena aldatzeko. Atalak ere agerian edo ezkutuan egon daitezke. Ikastaroa gaika antolatuta badago oraingo bezala marka daiteke gai bat (egoera hori, jakina, aldatu egin ahal da).

Ikastaroaren funtzionalitatea

Baliabide eta jarduerak gehitu, ezabatu, estekatu, mugitu, eguneratu, ezkutatu edo erakutsi egin daitezke eta taldeei ezar dakizkieke.

Nola aktibatu edizioa

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, bi eratan aktiba dezakegu:
    1. Goiko aldeko Edizioa aktibatu botoiari sakatuta
    2. Kudeaketa menutik ere aktiba daiteke.

Iradokizunak

  • Jarduera bakar bat eguneratu nahi badugu, edizioa aktibatzea ez da beharrezkoa. Adibidez, foro bat eguneratu nahi badugu horretxen gainean sakatu eta leihoaren goiko aldeko eskubi aldean dagoen Foroa Eguneratu botoiari sakatuta egin dezakegu.
  • Jarduera berria gehitzeko aktibatuta izan behar dugu edizioa.
  • Edizioa aktibatuta dagoenean ediziorako laguntza eskura dezakegu hasierako gaian dagoen Gehituren ondoko galdera ikurrean sakatuta.


Orokorra

Edizioa aktibatu aukera Kudeaketa blokeko estekan agertzen da eta ikastaroko orri nagusiko goiko aldeko eskubi aldean botoi batean. Editatzeko baimena duten irakasleek eta kudeaketa baimena duten erabiltzaileek bakarrik izango dute aukera hau. Edizioa aktibatuta ikastaroaren itxura eta egitekoa alda dezakete irakasleek. Edizioa desaktibatzeko berriz ere botoiari edo Kudeaketa blokeko estekari sakatu (oraingoan, biek dute Edizioa desaktibatu izena!)

Edizioa aktibatuta dagoenean sarri ikusiko dituzu ikono hauek:

Irudi:Edit.gif - ikonoak bere ondoan dagoen jarduera edo baliabidea aldatzeko/eguneratzeko aukera ematen du.
Irudi:Help.gif - laguntza-ikonoak dagokion laguntza-lehioa irekiko du.

Blokeak

Dauden blokeak gora, behera eta ikastaroko ezkerreko eta eskubiko zutabeetara mugi daitezke. Agerian edo ezkutuan egon daitezke eta erabat ezaba daitezke Irudi:Delete.gif ikonoa sakatuta.

Blokeak editatzea ikono hauek ikusiko dituzu:

Irudi:Hide.gif - blokea ikusgai dago. Begiaren gainean klik eginez gero, blokea ikasleei ezkutatu egingo zaie
Image:Show.gif - blokea ezkutuan dago. Begi itxiaren gainean klik eginez gero, blokea ikasleei agertu egingo zaie
Image:Delete.gif - ikono honi sakatuz gero, blokea ezabatu egingo da ikastarotik
Image:Block up.gif - ikono honek goraka mugituko du blokea
Image:Block down.gif - ikono honek beherako mugituko du blokea
Image:Block left.gif - ikono honek ezkerreko zutabearen bukaeran kokatuko du blokea
Image:Block right.gif - ikono honek eskubideko zutabearen bukaeran kokatuko du blokea

Atalak edo koadroak

Gaiak edo asteak (biak atal bezala sailkatuta) mugitu egin daitezke ikastaroa aurkezteko ordena aldatzeko. Atalak ere agerian edo ezkutuan egon daitezke. Ikastaroa gaika antolatuta badago oraingo bezala marka daiteke gai bat (egoera hori, jakina, aldatu egin ahal da).


Irudi:Open.gif - begia zabalik ikonoak adierazten du ikasleek ikusteko moduan dutela itema. Itxi egingo da gainean sakatuta.


Irudi:Closed.gif - begia itxita ikonoak adierazten du ikasleek ezin dutela itema ikusi. Ireki egingo da gainean sakatuta.
Irudi:Marker.gif - markatzeko ikonoak atal bat oraingo bezala markatzeko/desmarkatzeko aukera ematen du.

Ondorengo ikonoak ikusiko dira edizioa aktibatuta edo desaktibatuta dagoenean:

Irudi:One.gif - Aukeratutako atala bakarrik erakusteko erabiltzen da ikono hau
Irudi:All.gif - Ikastaroko atal guztiak erakusteko erabiltzen da ikono hau

Ikastaroaren funtzionalitatea

Baliabide eta jarduerak gehitu, ezabatu, estekatu, mugitu, eguneratu, ezkutatu edo erakutsi egin daitezke eta taldeei ezar dakizkieke.

Irudi:Right.gif - eskubitara mugitzeko ikonoa ikastaroko elementuak koskatzeko erabiltzen da (ezkerretara mugitzeko ikonoa era badago)
Irudi:Move.gif - mugitu ikonoak aukera ematen du ikastaroko elementuak nonahi kokatzeko
Irudi:Movehere.gif - mugitu hona ikonoa ikastaroko elementu bat mugitzen ari garenean agertzen da
Irudi:Delete.gif - ezabatu ikonoak ikastaroko edozein elementu erabat ezabatzeko balio du
Norberaren lanabesak
Moodle » Documentation » Euskara
Beste hizkuntzetan