Moodle erabiltzeko erraztasuna

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 07:28, 29 Urria 2007
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

"Moodle erabiltzeko erraztasuna" gaiaren inguruko hainbat ohar, esteka eta baliabide.

Bike sheds-ak

Begi bistakoak dira Moodle erabiltzeko erraztasunarekin lotutako aldaketak eta hori dela-eta esan daiteke aldaketok "Bike sheds" kasu bat izan daitekzkeela. "Open Source" inguruetan eztabaidatutako metafora honek (labur esanda) hauxe adierazi nahi du: zenbat eta txikiagoa izan aldaketa, orduan eta eztabaida handiagoak sortuko ditu foro eta e-posta zerrendetan. Fenomeno honen berri izan beharko lukete Moodle-ren inguruko hobekuntza txikiak proposatzen dituztenek eta, hartara, eztabaida-maila ez hartu egindako iradokizunaren kontrako kritikatzat.

Metafora honi buruz BSD e-posta zerrendetan ondo idatzitako dokumentua irakur dezakezu ondorengo helbidean: http://a.mongers.org/clueful/1999-phk-bikeshed

Saiatu "intuitiboa" hitza ez erabiltzen

(Definizioa: Intuitive)


"Intuitiboa" hitza ez erabiltzen saiatu beharko zenuke erraztasunari buruzko eztabaidetan. Izan ere, esanahia ez da ondo ulertzen askotan.

Normalean onartu egiten da erabiltzeko erraztasuna ezagutza eta eskarmentuarekin dagoela lotuta. Apple edo Gnome bezalako erakundeek gizakiarekiko interfazari buruz argitaratutako jarraipideek logika eta koherentzia nabarmentzen dituzte ikaskuntza errazagoa eta esperientzia baliogarriagoa izan dadin. Zerbait ezaguna dela adierazteko "intuitiboa" hitza erabiltzen bada aurreko ezagutza eta eskarmentuetatik aparte dela "intuitiboa" ematen du askotan eta, beraz, maila berean baliogarri edozeinentzat. Interfaz baten alderdi onak edo txarrak interfazean bertan daudela adierazten du hitzak eta ez erabiltzaile eta interfazaren arteko harremanean.

Inork gutxik ukatuko luke "Apple-ren softwarea Windows-ena baino intuitiboa da", baieztapena. Ezta Windows-en softwarea baino erabili ez dutenek ere. Argi dago hau ez dela kontua. "Intuitiboa" hitza ez erabiltzen saiatzen bazara eta beste pertsona batzuk ematen dioten "gustuko dudan zerbait" interpretazio mentala (adibidez, Moodle-ren bloke-sistema ez da intuitiboa = Moodle-ren bloke-sistema ez dut gustuko) lagundu egingo duzu argudioak zehazten, zailagoa baita norberaren iritziak direla onartzen dugun norberaren iritziak mantentzea softwareari buruzko baieztapen mozorroa izan dezaketenak baino.

Beraz, Moodle-ren kasuan intuitibotzat jotzen duguna beste ikaskuntza-sistema, web-gune edo aplikazio, softwarea orokorrean izandako esperientzia eta espektatiben araberakoa izango da eta, hala ere, ezberdina izango da pertsona bakoitzaren kasuan. Hori dela-eta, erabiltzeko erraztasunari buruzko ikerketek lagun askoren iritziak parekatu behar dituzte "intuitiboa" zer den zehazteko eta talde ezberdinek ikuspuntu ezberdinak dituzten aztertu (adibidez, erabat ezberdinak diren sistemen erabiltzaileak edo erabiltzaile berriak).

Ondorengo artikuluak zabalago eta hobeto azaltzen du gai hau (diagramak ere baidtu!):

http://www.uie.com/articles/design_intuitive/

Ikasteko erraztasuna vs. erabiltzeko erraztasuna

Nahastu egiten ditugu sarri bi terminook eta ez da harritzekoa; izan ere, hainbat kontu dituzten komunean. Orokorrean, erabiltzeko erraztasunaren inguruko hobekuntzez ari garenean ikasteko kontuak erraztu egiten direla esan nahi dugu eta eskarmentua duten erabiltzaileez ari gara. Zenbaitetan, bi kasu horietako baten alde egingo dute erabakiek eta, horrelakoetan, hobe da zeini buruz ari garen. Arrakasta handiko software-aplikazio asko daude ikasteko erraztasuna erabiltzaile aurreratuen eraginkortasunaren menpe ipini dutenak. Badirudi ikasteko errraztasunaren alde egingo duela Moodle-k horrelako kasuetan, % 99an bi helburuon arteko gatazkarik sor ez dadin.

Kode-irekiko proiektuetan sarri errazagoa da (epe laburrean) edozein ezberdintasun kontuan hartzea "aukera bat gaineratuta". Horrela, lan bera egiteko kodea bikoiztu (edo hirukoiztu) egin dezakezu bukaerarako. Idazteko, probatzeko, mantentzeko, e.a.-erako kode gehiago dakar honek. Aukera hauek elkarlanean hasten direnean ikaragarri handitzen da egin daitekeen konbinazio-kopurua eta bukaeran bi lagunek ez dute programa bera exekutatzen.

Moodle web-gunea al da?

Bada, nolabait esateko, Moodle erabiltzeko erraztasunaren inguruko arazotxo bat. Moodle web-aplikazioa da, ez web-gunea (nahiz eta bien arteko ezberdinatasuna askotan oso argia ez izan) eta oso liburu gutxi idatzi da software mota honi buruz, bat ere ez agian. Hori dela-eta, erabil daitekeen gomendio asko (web-etik edo softwarea erabiltzeko erraztasunari buruzko esku-liburuetatik edo, besterik gabe, produktuak erabiltzetik ateratakoak) berriz ebaluatu behar dira Moodle-ren izaera kontuan hartuta.

Kanpoko estekak

http://www.joelonsoftware.com/uibook/chapters/fog0000000057.html
  • Tog (Bruce Tognazzini)-en Interakzioaren diseinuaren oinarriak:
http://www.asktog.com/basics/firstPrinciples.html

Bibliografia

WEB-ari buruz

  • Steve Krug-en "Don't Make Me Think". Liburu ona, benetan; informazio on asko du baina oso zehatza da; ondo idatzia eta eskuragarria. Adibideen kapitulua ere badu.
  • 37signals (Matthew Lindeman and Jason Fried)-en "Defensive Design For The Web". Adibideen kapitulua ere badu.

Ordenagailuei buruz

  • Jeff Raskin Jeff-en "The Humane Interface". Duela gutxi zendua, ikerketan aritu zen lehen Macintosh-a asmatzen lagundu zuenez geroztik. Horrek eraman zuen erabiltzailearen interfaz "perfektoa" lortzeko jarrapide praktiko guztiak alde batera uztera, "Hobetu zure gunea 15 minututan" motako zerrendak exekutatzeko genero pragmatikoari jarraitu beharrean. Hala ere, ezin hobeto idazten du beti ere ordenagailu eta softwareari leporatzen baitie arazoen errua eta ez erabiltzaileari. Normalean erraza da arazoen errudunak erabiltzaile "leloak" direla pentsatzea, askotan diseinuaren parametro baten errua denean. Hala ere, gogoratu egin behar da (ikerketaren jarraitzaile ez bazara, behintzat) errore tekniko horietako asko neurri batean aztertu egin daitezkeela eta "askotan, perfektoa onaren arerioa dela".

Orokorrean

  • Donald Norman-en "Psychology of Everyday Things". "The Design of Everyday Things" izenez ere ezagutzen dena. Liburu klasikoa. Zaharkituta daude adibide batzuk baina diseinatzaileak (zenbateraino den azkarra, gora behera) arazoak izango ditu erabiltzailearen lekuan jartzeko mezu nagusiak indarrean dago gaur egun. Mezu xume hau gogoan izaten dut ireki behar dudan ate bati bultza egiten diodan bakoitzean.
  • Donald Norman-en "Emotional Design: why we hate or love everyday things".